Ortube Arrantza-ontzia Bizkaiko lehen museo nabegagarria izango da
2025-07-21 07:40 Kulturea2026. urteko amaieran izango da horretarako aukerea.

Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kiroleko foru diputaduak, Nadia Nemeh Bermeoko alkateak, Juan Andrés Diez de Ulzurrun Ortube Ontziaren Lagun Alkarteko presidenteak, Jon Ruigomez Itsasmuseumeko zuzendariak eta Asier Madarieta BizkaiKOAko zuzendari kudeatzaileak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe, Ortube Arrantza-ontzia berreskuratu eta zabaltzeko zaharbarritze-proiektua amaitutzat emoteko.
Ortube Bermeoko Udalaren jaubetzakoa da eta Euskadin oraindino be nabegetako moduan dagozan tamaina handiko zurezko azken hiru ontzietako bat da. Ontzia, ezaugarriak gogoan hartuta, XX. mendean Bizkaian izandako eraikuntza-garapenaren adibide da, bai eta egungo Bermeo arrantzearen munduagaz ainguratzeko elementua be.
BFAk, 2018tik, itsasontzian egin diran zaharbarritze-lan batzuk finantzietan laguntzen dau eta hitzarmen honen bidez laguntzen jarraitzen dau, Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko eta zabaltzeko zaharbarritze-proiektuaren azken fasea martxan jarteko, 2026aren amaieran Bizkaiko lehen museo nabegagarria izan daiten. Hitzarmen horren bidez, Foru Erakundeak 100.000 euroko inbersinoa egin dau, Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko lanen zati bat finantzietako, itsas ondarea konserbetan laguntzeko.
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak zehaztu dauenez, Arrantza-ontzia bai Bermeoko udalerrirako bai Bizkaiko Lurralde Historikorako dauen balio historiko-kulturala adierazgarria da, Euskadiko lehen museo nabegagarria errealidade izatea nahi dogu, belaunaldi barriei eta bisitetan gaituenei gure itsas-ondarearen eta ondare-ekonomikoaren aberastasuna eta gure sustraiak transmitidu ahal izatea eta hori ezinezkoa izango litzateke erakundeen arteko lankidetzarik barik eta Ortube Ontziaren Lagun Alkartearen lanik barik.
Bermeoko Udalak Ortuberen barriztatze eta zabalkuntzarako proiektuaren administrazino eta aurrekontu-kudeaketeagaz jarraituko dau: Nadia Nemeh Bermeoko alkateak azaldu dauenez, 2016an Ortube Ontziaren Lagun Alkarteak birgaitze-lanak hasi zituanetik, Bermeoko Udalak sendo babestu dau ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiagaz, Itsasmuseumegaz eta hainbat enpresa pribatugaz batera. Gogorarazo dau danon helburua dala Ortubek barriro nabegau ahal izatea eta udalerrirako kultura, hezkuntza eta turismo-baliabide bihurtzea: Ortube gure arrantza-historiaren ikur bizia da eta tokiko gazteentzako hezkuntza-motorra. Erakundeen, boluntarioen eta prestakuntza-zentroen inplikazinoagaz, itsasontzia berreskuratzeaz gan, gure nortasuna eta etorkizuna berresten gabiz. Ontzia nabegetan ikusiko dogu eta elementu aktiboa izango da Bermeoko kultura, turismo eta prestakuntza-garapenean.
Era berean, Bermeok bere itsas-ondarea babesteaz gan, ikaskuntzako, turismo jasangarriko eta oroimen kolektiboko tresna bizi bihurtzen du. Ortubek barriro nabegauko dau, bai, baina konpartidurako esangura barriakaz kargauta. Hitzarmena sinatu ondoren, Itsasmuseumek, zaharbarritze-lanen zuzendaritza teknikoagaz jarraituko dau, Ortube Alkarteagaz lankidetzan. Bestalde, BizkaiKOA foru erakundea arduratuko da Arrantzaleen Museotik ontzia bisitetako eta zabaltzeko programaz.
Ortube
Madalena egunaren bezperan, Bermeoko alkateak ondokoa gogorarazo dau: Ortube Bermeoko atun-flotearen erreferente ez eze, oinarrizko pieza bat be izan zala udalerriko jai enblematikoenetako bat ospatzeko: Madalena eguna. Azken urteetan, Ortube Izaro, Elantxobe eta Mundakara joateko baina ez zan erabilten. Lotura historiko horrek bere ondare eta balio emozionala indartzen dau. Horregaitik, gaur egun, Ortube barrizteteak, itsasontzi bat berreskuratzeaz gan, gomuta bizia be berreskuratzen dau, Bermeoko tradizinoen eta imajinario kolektiboaren bihotzean kokatzen dana barriro be.
Ortube gure herrialdean eregitako eta oraindino konserbetan dan zurezko azken arrantza-ontzi handietako bat da. Bermeoko Muruaga ontzioletan egin zan eta 1978an bota eben uretara. Balio bereziko elementua da azken mendeetako gure arrantzearen, gure jeneearen eta gure herriaren historia ezagutzeko.
1999ko zemendiaren 27an, jaubeek bajea emateko konpromisoa sinatu eben eta 2003ko irailaren 5ean, barriz, Bermeoko Udalak eskuratu eban, ontziak ontzigintzearen eta kostaldeko arrantza eta bizitza-moduen ikur lez eban garrantziagaitik.
2016tik, ontzia ontzitegian dago eta Ortube Alkarteko boluntarioak errekuperazino-lanak egiten dabiz bertan. 2016ko garagarrilean, berehalako hondoratze-arriskua ikusita, Udalak ontzia lehorrean ipini eban eta geroago Ortube Alkartea sortuko eban lagun talde batek ontzia berreskuratzeko erronkea hartu eban.
Ortube Ontziaren Lagun Alkartea
Irabazi-asmorik bako alkartea da, 2019an eratua, hainbat arlotatik datozen baina antzeko kezkak dituen hamabosten bat lagunez osotua. Euskal itsas ondarea konserbetearen alde lan egitea da horreen interesa, gaur egun Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko proiektuan oinarrituta. Lana borondatez egiten dabe eta bakotxak bere ezagutzak emoten ditu barriztapenari apliketako arloetan edo laguntza eta lankidetza-zereginetan.
Ortube barriztazeko proiektuan, zaharbarritze-lanak egitea erabagi da, arrantza-ontzia jardunean dagoan azken etapako egoereagaz ahalik eta fidelen, ekipoetan, upeltegietan eta bizitokietan aldaketei aurre eginez egungo araudien arabera nahitaezko egokitzapenak eginez.
Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzietan dau. Berreskuratze-lanak Bilboko Itsasmuseumek koordinetan ditu eta Ortube Ontziaren Lagun Alkarteak egiten ditu. Arrantza-ontzia berreskuratu ondoren, Arrantzaleen Museoak kudeatutako bisita-programearen parte izango da eta itsas zabalean ibiltaldiak egiteko aukerea be aurreikusten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!