'Euskerea hizkuntza bizia da, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat'
2025-07-21 07:45 Euskerea berbagaiEuropa ezin da eregi bere aniztasuna ukatuz.

Europako Batasuneko Gai Orokorren Kontseiluaren bileraren ostean, Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu dauenez, euskerea hizkuntza bizia da, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, Europa ezin da eregi bere aniztasuna ukatuz.
Halan da be, Eusko Jaurlaritzak badaki gaur egun inoiz baino gertuago gagozala Europan euskeraren ofizialtasuna lortzeko. Espainiako Gobernuaren eta inplikautako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu dau, eta auzi horren aurrean konpromiso politikoari eustea eskatu dau.
Eusko Jaurlaritzeak berretsi dau helburu hori lortzeko esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate sendoa dauela, sinistuta baitago aniztasunean bat eginda ez dala goiburua bakarrik izan behar, ekintza politikoaren benetako printzipioa baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!