2025/07/22 11:45

Bermeo-Elantxobe-Bermeo. | Jaiak

Madalen Eguna.

11:45

Madalen Eguna Kankinkabara txistu taldearen kalejireagaz hasiko da. 11:45ean, Udalbatza Goiko Plazan batu eta Alkate soinua entzun ostean, porturantz abiatuko da Kankinkabara txistu taldeagaz kalejiran. Txistulariek ohiko Madalen zortzikoa joko dabe.

12:00etan hasiko da itsas-jaia. Ontziratzea eta lehorreratzea izotz fabrikearen parean izango da. Ondoren, Bermeoko Udalak herriko banderearen eta ikurrinaren jasoerea egingo dau Izaron eta alkateak teilea jaurtiko dau Bermeorenak diran mugak berretsiz: Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak. Teileak Bermeotik Gazara mezua eroango du, Palestinako bandereagaz batera. Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak zehaztu dauenez, Bermeok ez dau gure mugarri dan teilea botako, isiltasuna apurtzeko keinua egitea da asmoa, olatu erraldoi batek Gazaraino eroango dauen alkartasun mezua zabaltzeko.

17:30ean, udalbatza Elantxobetik Mundakara joango da eta 19:30ak inguruan helduko dira Bermeora. Portutik udalbatza Goiko Plazaraino abiatuko da Betijai fanfarreagaz. Bermeoko banderea eta ikurrinea altzau ondoren, aurreskuak eta zabaletakoak egingo dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu