Del Toro, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy, Tòfol Martínez eta The Lazy Tones taldeak Bilbon
2024-07-01 12:48 MusikeaVolotea Blues Challengeko finalean lehiatuko dira garagarrilaren 25ean.
Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizinoaren barruan, Spliten (Kroazia) egingo dan European Blues Challenge 2025ean Estaduko ordezkari izateko. Voloteak bat egingo dau musika-lehiaketa handi honen kolaboratzaile legez.
Talde bakotxak 30 minutuko kontzertua eskainiko dau garagarrilaren 25ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Arenaleko Kioskoan. Epaimahai aditu batek erabagiko dau Spliten (Kroazia) egingo dan European Blues Challenge 2025 lehiaketan Estaduko ordezkaria zein izango dan.
Bilbao Blues Festival, Bilboko Udalak bultzatzen dauena, garagarrilaren 25etik 28ra egingo da Arenalean lehen mailako kontzertuak eskainiko dituan dobako programazinoagaz: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project osatzen dute urte honetako kartela.
Nazinoarteko onarpena dauen erakundea da Crazy Blues, Volotea Blues Challenge Jaialdiaren erakunde sustatzailea, Crazy Bluesek, musika-genero hau bultzatzeko nazinoarteko sari asko dituana, besteak beste, sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emondakoa, eta K.B.A saria, Memphis-eko Blues Foundation-ek 2015. urtean emondako nazinoarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), munduko errekonozimendu altuena dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!