The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrel, Bilbao Blues Jaialdian
2024-04-10 11:22 Musikea2024an Espainian emongo dituen kontzertu bakarrak izango dira.
The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrell izango dira Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizinoko kontzertu nabarmenetako bi, Espainian emongo dituen kontzertu bakarrak izango dira. Ganera, Kim Wilson (The Fabulous Thunderbirds) harmonizista ospetsuak, aurtengo Bilbao Blues Festival sari-txapela jasoko dau, izan be, jaialdiak haren ibilbide musikala autortuko dau. Wilson (Michigan, AEB, 1951) eta bere taldea, baita Harrell gaztea be, herrialdean joten dauen lehen aldia da, dagoeneko berretsita dagozan artistakaz alkartu dira: Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman.
Bilboko Udalak bultzatutako musika ekitaldia garagarrilaren 25etik 28ra izango da.
Denpora asko daroagu The Fabulous Thunderbirds, bluesaren historiako talderik garrantzitsuenetako bat, eta D.K. Harrell, talentu handiko gaztea, ekarri nahian. Kim Wilson berretsi genduanean, saria berarentzat izango zala erabagi genduan, adierazo dau Carlos Malles jaialdiko zuzendariak.
The Fabulous Thunderbirds
Wilson-ek 60ko hamarkadearen amaieran ekin eutson ibilbide distiratsuari, musikari ospetsu handiakaz ibili ondoren: Muddy Waters, Howlin Wolf, Jimmy Rogers, Eddie Taylor, Albert Collins, George Harmonica Smith, Luther Tucker eta Pee Wee Crayton. Estadubatuarraren lanak de Little Walter, James Cotton, Big Walter Horton, Slim Harpo eta Lazy Lester-en eragin zuzena dau, eta Aces, Straights eta Shuffles taldeko liderra izan zan Minneapolisen, Minnesotan (AEB). 70eko hamarkadearen amaierean Jimmie Vaughan gitarristeagaz batera The Fabulous Thunderbirds sortu eban. Gaur egun, Johnny Moeller-ek (gitarra), Bob Welsh-ek (pianoa/gitarra), Rudy Albin-ek (bateria) eta Steve Kirsty-k (baxua) beteten dabe taldea.
D.K. Harrel
D.K. Harrell (Ruston, Louisiana, 1998), estadubatuar kritikearen eretxiz, blues amerikarraren aparteko gazte barria da. Ohiko estiloari helduz, 26 urteko abeslari eta gitarristeak generoaren alderdi klasikoaren ikuspegi barri eta erakargarria eskaintzen dau. 2019an B.B. Kingen sinposioan ibili zan eta bere gitarra deigarrienetako bat joteko ohorea izan eban, Lucille. Hirugarren postuan sailkatu zan 2022 International Blues Challengean eta urte berean Jus Blues Music Foundationek emoten dauen King of the Blues B.B. King saria irabazi eban. The Right Man bere estreinako disko bikaina da, 2023ko bagilean Little Village Foundation-en zigilupean argitaratua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!