2024/06/04 19:00
Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Aretoa Nagusian. | Aurkezpenak'Miradas: amores y pecados capitales'. GOIATZ LABANDIBAR + KARMELE JAIO
Topaketa hau Begiradak zikloan sartzen da, Bilboko 54. Liburu Azokearen barruan.
Karmele Jaio kazetari eta idazle gasteiztarrak hainbat komunikabidetan egin du lan, Emakunde edo Euskalgintza Elkarlanean Fundazinoko Komunikazino arduraduna izan da, eta 2015etik Euskaltzaindiko urgazlea da.
Jaiok, orain arte, hiru kontakizun-liburu (Hamabost zauri, Zu bezain ahul, Ez naiz), lau eleberri (Amaren eskuak , Musika airean, Aitaren etxea - Euskerazko Euskadi Literatura Saria 2020- eta Maitasun kapitala) eta Orain hilak ditugu poesia-liburua idatzi ditu. Bere lan batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta film eta antzezlan bihurtu dira.
Kazetaritzan lizentziaduna, Goiatz Labandibar-ek (Oiartzun, 1985) hainbat komunikabidetan eta gidoilari lanetan ibilitakoa da. Euskerazko narratiba laburreko hainbat liburu argitaratu ditu: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak, Fotogramak, Hala bazan... klixk!, Hori zen dena, Interpretazioa g minorrean poema-liburua eta umeentzako literaturako Hizkien alde liburuak, besteak beste.
Bere lehen eleberriagaz, Bekatua, Ramiro Pinilla eleberri laburraren saria irabazi eban 2021ean eta urte batzuk lehenago (2019) Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko gidoien saria irabazi eban Salaketa lanari eskeer. Idazlearen azken eleberriak, orain arte, Putzua eta Zoo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!