Maria Larrea idazlearen 'Los de Bilbao nacen donde quieren', Bilboko Liburu Azokan

Bizkaie! 2024-05-23 09:52   Kulturea

Bidebarrieta Kulturguneak zortzi aurkezpen eta literatur hitzordu atondu ditu.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zortzi aurkezpen eta literatur hitzordu atondu ditu, maiatzaren 30etik bagilaren 9ra, Arenaleko Pasealekuan egingo dan Bilboko Liburu Azokea dala eta.

Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan egingo dira topaketak, 19:00retan, maiatzaren 29tik 31ra, eta bagilaren 3tik 7ra. Hainbat egilek azken lanak aurkeztuko ditue: La innombrable, maiatzaren 29an, Lorenzo Silva eta Noemí Trujillorena; José María Gorordoren Las iglesias de patrimonio privado de Vizcaya en la Edad Media, maiatzaren 30ean; Los de Bilbao nacen donde quieren, María Larrearena, maiatzaren 31n; La escritura que cura, Lucía Etxebarriarena, bagilaren 6an; eta, literatur aurkezpenen zikloari amaierea emoteko, Rafael Santandreuk No hagas montañas de grananos de arena aurkeztuko dau, bagilaren 7an.

Bidebarrietako Liburutegian egindako hitzordu horreek Begiradak alkarrizketa zikloagaz bat egiten dau. Bagilaren 3an, astelehenean, Txani Rodriguezek eta Virginia Mendozak La seca eta La sed abestietan jarriko dabe arretea; Karmele Jaiok eta Goiatz Labandibarrek maitasun eta bekatu nagusiei buruz berba egingo dabe bagilaren 4an; eta Monika Zgustovak eta Mira Milosevichek Beste Europa gaiari buruz ibiliko dira bagilaren 5ean.

Bidebarrieta Kulturgunean egingo diran berbaldiez gan, Udalak etxola bi izango ditu: batean udal argitalpenak jarriko dira salgai eta bestean Bilboko Liburutegien Sareak Fondo Bilbao erakusketea egingo dau, 2023 eta 2024 bitartean Bilbori buruz argitaratutako liburuakaz, bilbotarrek eta/edo Bilboko argitaletxeetan argitaratutakoakaz.

Euskadi Liburu Ganbara erakundeak atondu dau Liburu Azokea, Bilboko Udalaren babesari esker. Aurten 53 etxola jarriko ditue Arenaleko pasealekuan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu