'Barakaldon eskubide urraketea izan da'
2023-01-09 10:34 Euskerea berbagaiEuskaldunon kalterako beste jazoera batzuen aurrekaria be izan daiteke.
Barakaldoko Sasiburu Euskera Alkarteak oraintsu jazotakoaz ardurea agertu nahi dau, izan be, sano larria da, eskubide urraketea izateaz aparte, ekarri leikenaz bildur garelako, izan be, euskaldunok eskubidez ditugun arreta eskubideak galdu geinkezalako eta, erabagi judiziala danez, aurrekari legal bilakatu daitekelako eta horrek euskerearen atzera pausu legal gehiago ahalbidetuko leukezalako.
Legearen erabilpen maltzurraren lekuko izan gara, langileen eskubideen aldeko jarrerearen mozorropean euskerearen eta euskaldunon kontrako epaia ezarri deuskuelako. Erabagi horrek bigarren mailako herritar bihurtu gaitu Barakaldoko zerbitzu publikoen aurrean eta gatxagoa egin dau berez gatxa dana: Barakaldon euskeraz bizi ahal izatea.
Ustez, legeak hizkuntza bik koofizialak eta baliokideak dirala ezartzen dau, baina adibide honek sinismen horren baliobakotasuna baino ez deusku azaleratzen.
Horrengaitik guztiagaitik, gu danok batzea da onena eretxiak trukatu eta geugaz batera animetan zarien talde eta norbanakoakaz erantzun bateratua emoteko (datorren bariku arratsaldean, 13an, alkarretaratze bateratu bat edo adosten doguna). Erantzuna erabagiteko datorren martitzenean, hilaren 10ean, 18:30ean Barakaldoko Herriko Plazako eszenatokian egingo dogun bilera edegira dei egiten deutsuegu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!