Hazparneko Bertso Eguna datorren urtera atzeratu dabe
2021-04-27 08:21 BertsolaritzeaOsasuna babesteko arauakaitik, orain egitea ezinezkoa da.

Hiru Bertso Egun antolatu nahi izan ditu Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak aurten, Hazparnen, Iruñean eta Getarian. Lehenengoa, Hazparnekoa, maiatzera atzeratu eben, osasun egoereak hobera egingo ebalakoan. Iruñekoa eta Getariakoa eginda, Hazparneko hori barriro atzeratu behar izan dabe, baina. Datorren urtean egitea da asmoa.
Covid-19aren pandemiak ez dau hobera egin azkenaldion, datuak txarrak dira. Horregaitik, Frantziak ezarritako arau zorrotzak indarrean dagoz oraindino Ipar Euskal Herrian. Besteak beste, ikuskizunak egitea galarazota dago. Maiatzaren 22ra arte ia hilebete falta dan arren, antolatzaileek garbi ikusi dabe ezin izango dala Bertso Eguna behar dan moduan egin.
Hazparneko saiorako sarrerak erosita daukiezenei dirua bueltauko deutsiela aurreratu dau Bertsozale Alkarteak.
Pandemiak bertsolaritzan izan dauen eragina arintzeko eta plazak indartzeko asmoz antolatu ditue 2021eko hiru Bertso Egunak. Hazparnekoa bertan behera geratu dan arren, Bertsozale Alkarteak gogoratu dau plazak bizibarritzeko beste ekimen asko be martxan dagozala asteotan, esate baterako, Eskolatik Plazara eta Gerturatu Eta Lau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!