2021/05/08 17:00

Lesakako Arrano Terrazan. | Bertsolaritzea

I. Señora Sariketea. Finala

17:00

Aramaion hasi zan I. Señora Sariketea eta Haizea Aranak eta Miren Artetxek eskuratu zeben finalerako txartela apirilaren 17ko lehen kanporaketan. Bigarren kanporaketea apirilaren 24an jokatu zan Mutrikun eta hor Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bertsolariak sailkatu ziran finalera.

Seikotea Amaia Agirre eta Onintza Enbeita ohorezko señora gonbidatuek osotuko dabe. Antolatzaileek Agirre eta Enbeita zuzenean finalean kantetea erabaki eben, bertsolaritzan eta señoratasunean erreferente diralako. Lesakako saioa maiatzaren 8an izango da, Arrano tabernako terrazan. Aurreko saioak bezela, arratsaldeko 17:00etan hasiko da finala be. Ainhoa Larretxea gai-jartzaileak gidatuko dau saioa.

Sarrerak agortuta dagoz eta beraz, plaza betearen aurrean kantauko dabe sei bertsolariek. Etorterik ez daben bertsozaleek edo sarrerarik eskuratzerik izan ez dabenek bertsoa.eus atarian izango dabe saioa jarraitzeko aukerea.

Plazan eragitea helburu

Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek atondu dabe herri-eragile eta mobimentu-feministako kideakaz alkarlanean. Sariketearen helburua emakume bertsolariek alkarregaz kantetako aukerea izango daben guneak sortzea eta horreek plazan daben presentzia aregotzea da.

Umorea ardatz, señora izaerari aldarri egin jako sariketan. Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten gatxa, baina danok ulertzeko kapaz garena. 

Sarritan gitxietsia edo epaitua, baina desiratua be bai batzuetan. Holan, belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pausu bat gehiago emotea izan da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu