2020/12/05 - 2020/12/08

Euskal Herriko aretoetan. | Musikea

Zu non, han DA!. 55. Durangoko Azokako kontzertuak

.

Durangoko Azokearen 2020ko edizinoa berezia izango da: egitasmoaren atal nagusia (Plazea eta Dendea) online egingo dabe eta modu presentzialean bertaratu ahalko diranak, ostera, Durangon edo mugakide diran inguruko udalerrietan bizi diranak baino ez dira izango. Halan, egitarauaren zati handi bat formatu digitalera pasauko da aurten.

Dana dala, euskal kulturea, literaturea, ondarea eta, zelan ez, musikea euskal lurretako txoko danatara zabaltzeko saiakerea be egin dabe Gerediaga Alkartetik. Horretarako, Euskal Herriko hamaikatxu herritako aretoetan kontzertu-zerrenda bat atondu dabe, zuzeneko-emonaldiez gozadu ahal izateko.

  • Amurrio (Burubio Alkartea)
  1. Izatefaltsua + Rodeo - Abenduaren 6an (18:00)
  2. Sara Zozaya - Abenduaren 7an (19:00)
  • Atarrabia (Totem)
  1. Liher + Sorkari - Abenduaren 5ean (18:00)
  2. Kaleko Urdangak + Perlata - Abenduaren 6an (18:00)
  • Azpeitia (Soreasu Antzokia)
  1. Gatibu - Abenduaren 5ean (19:00)

Kontzertu honetarako aforoa beteko balitz, bigarren pase bat antolatuko da, 16:00etan

  • Azpeitia (Sanagustin Kulturgunea)
  1. Sua - Abenduaren 8an (18:00)
  • Bermeo (Kafe Antzokia)
  1. Gatom + J Martina - Abenduaren 6an (18:00)
  2. Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni - Abenduaren 7an (18:00)
  • Bilbo (Euskalduna Jauregia)
  1. Ene Kantak - Abenduaren 7an eta 8an (12:00)
  2. Zea Mays - Abenduaren 7an (19:00)
  3. Nogen - Abenduaren 8an (19:00)
  • Donostia (Dabadaba)
  1. Kyxo + Silicies Grizzlies - Abenduaren 5ean (18:30)
  2. Dena + Habi - Abenduaren 6an (18:30)
  • Donostia (Doka)
  1. Raitx + Burrundaria - Abenduaren 7an (18:00)
  2. Mihise + Kaskezur - Abenduaren 8an (18:00)
  • Gasteiz (Jimmy Jazz)
  1. Brigade Loco + Barne Guda - Abenduaren 6an (18:00)
  2. Amorante + Moxal - Abenduaren 8an (18:00)
  • Ondarroa (Bekoizini)
  1. Dupla + Nikotina - Abenduaren 6an (18:00)
  2. Patxuko Nice - Abenduaren 8an (17:00)
  3. Ezpalak - Abenduaren 8an (19:00)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu