'Handia' Oscarretako lehiatik kanpo geratu da
2018-09-07 11:14 ZinemeaEspainiako hautagai izateko Campeones aukeratu dabe.
Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia pelikuleak ez dau Loreak-ek 2014an izan eban ibilbidea barriro egingo Oscar Sarien lehian. Ingelesez ez dan pelikularik onenaren ataleko azken hautagaien artean sartzear egon zan Loreak, baina Handia ez da horren urrun heldu. Espainiaren ordezkari zein izango dan aukeratzeko bidean, hiru finalisten artean egon dan arren, azkenean Campeones aukeratu dau Espainiako Zinemearen Akademiak.
Hiru hautagai egon dira hurrengo fasera pasetako: Campeones, Handia eta Todos lo saben. Madrilen egindako agerraldi baten, Akademiako kideek hartutako erabagiaren barri emon dau Daniel Grao aktoreak. Javier Fesser-ek zuzendutako Campeones lanaren alde egin dabe.
Javier Gutiérrez da Campeones-eko aktore nagusia, zerbitzu sozialak egitera kondenautako gizon baten azalean. Gitxiagotasun intelektuala dabenen saskibaloi talde bateko entrenatzaile izatea egokituko jako. Profesionalak ez diran aktore ugarik parte hartzen dabe film horretan. Karolina Almagiak egindako kritikea, hemen.
Handia, bien bitartean, Oscar Saria irabazteko amesa bete barik geratuko da. Dana dala, hurrengo asteetan izango dau sari beste batzuk irabazteko aukera ugari. Europako Zinema Akademiaren Sariak eta Iberoamerikako Fenix diralakoak irabazteko hautagaien zerrendan dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!