'Campeones'
2018-04-24 13:35 Zinema kritikakPelikula hau proposamen ausarta da, umorearen mugetan dabilelako.
- Zuzendaria: Javier Fesser.
- Gidoilariak: Javier Fesser eta David Marqués.
- Aktoreak: Javier Gutiérrez, Daniel Freire, Luisa Gavasa, Juan Margallo, Athena Mata, Jesús Lago, Itziar Castro, Stefan López, José de Luna, Sergio Olmo, Roberto Chinchilla, Jesús Vidal, Alberto Nieto Fernández eta Gloria Ramos.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 100 minutu.
- Generoa: komedia.
- Balorazinoa: 3/5
Adimen-urritasuna dauen persona talde bat eta handiuste ergel bat alkartzen dozuzanean, trenen arteko talka bat eta egoera barregarriak sortuko dira. Horregaz badozuez komedia baten osogaiak.
Baina, barreak sortarazoteaz gan, errespetu faltan jausteko arrisku handia dago. Esangura honetan, pelikula hau proposamen ausarta da, umorearen mugetan dabilelako. Zertaz egiten dogu barre? galdetzen deutsagu hasieran geure buruari lotsa puntu bategaz.
Zalantza honeek baretzen dira filmak aurrera egin ahala. Ahalik eta sinpatia gehiago hartzen deutsagunean personaiei, bai adimen-urritasuna dabenei, bai handiuste ergelari be.
Javier Gutierrezek Javier Gutierrezen papela egiten dau, hau da, Vergüenza telesaileko personaiarena eta honeen arteko desbardintasunik ez dogu topau. Hori bai, astapito, egoista eta matxistearen papela primeran egiten dau eta oso dibertigarria da.
Tamalez, askoz biribilagoa izango zan film hau komertzialtasun arauak jarraituko ez baleuz. Izan be, entrenatzailearen eta bere emaztearen amodiozko istorio behartuak, sinisgarritasun gitxi izateaz gan, eszena pinpirin eta itxuratienak lagaten deuskuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!