'Handia', Iberoamerikako Fenix sarietan be hautagai

Bizkaie! 2018-08-30 11:19   Zinemea

Mexikon egingo dabe sari-banaketea, zemendiaren 7an.

Jaialdi eta sariketetako hautagaitzetan barri onak emoten dabil azkenaldion Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia pelikulea. Oscar sarietarako lehian eta European Film Academy Awards-en hautagaien artean sartu eta gero, Iberoamerikako zinemagintza guztia (Latinoamerika, Espainia eta Portugalgoa) kontuan hartzen dauen Fenix sarietatik heldu da oraingoan barria.

Hedabideen aurrean egindako agerraldi baten, Ricardo Giraldo Fenix sarietako antolatzaileak 2018ko edizinoko hautagaiak iragarri ditu. 66 fikzinozko lan eta 27 dokumental dira eta tartean dago Handia, fikzinoaren atalean.

Film horreen guztien artean, behin betiko hautagaiak aukeratuko ditue irailean. Mexiko Uriko Esperanza aretoan zemendiaren 7an egingo dan ekitaldian egoteko, hortaz, beste fase bat gainditu beharko dau Handia-k. Goi mailako lehiakideak izango ditu: Alanis (Argentina), Retablo (Peru), Las olas (Uruguai), Azougue Nazaré (Brasil) eta abar dagoz Garaño eta Arregiren pelikulearen kategoria berean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu