Zeanurin ermitarik ermita, naturea eta kulturea buztartuz
2016-08-31 09:12 KultureaIrailaren 4an, domekan, izango da Zeanuriko Ermiten XXIX. Mendi Martxea.
Zeanurin, errotarik errota maiatzaren 3an
2015-04-29 12:02Maitzaren 3rako antolatu dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2015eko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten X. edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazo dabenez helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
San Balendin Eleizondon (Zeanuri): Piedadeko artea zenbat hazi dan neurtuteko eguna
2015-02-11 16:59Egitarau honetan aitagarria da orain dala 56 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala zazpi urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.
'Kandelario lario' Zeanurin
2015-01-26 12:52Argiaren Jaia ospatu dabe lehenengo parrokian, eta 50 bat ume bedeinkatu ditue bertan. Ondoren, txistulari eta panderuen alaitasunez, etxez etxe joan dira umeak kantetan eta eskean. Hemen gozoki batzuk, harago intxaurrak… pozarren emon dabe domeka goiza Zeanurin.
XV-XVI. mendeko leihoa agertu da Zeanuriko IpiƱaburuko parrokian
2014-12-09 11:13Zalantzak egon badira be, Bizkaiko Eleiz Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellinek argitu ditu danak: jatorrizko eleizearen aztarnea dogu bentana hau, 1500. urtearen ingurukoa, baliteke Santiago parrokia egin orduko hemen egoan baselizareana izatea.
50 urte Arratiako tranbia barik
2014-12-01 14:02Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenagaz ezagutzan dan Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zanetik, eta 20014ko zemendiaren 30ean haren heriotzearen 50. urteurrena bete da.
Altzustan jokatuko da Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea
2014-09-30 11:12Gaur egun bola jokoa udan eta auzune gitxi batzuetako jaietan bakarrik jokatzen da, gazteen parte-hartze txikiagaz. Beraz, desagertzeko arrisku larrian dagoan kirol herrikoi honen biziraupena eta gazteak erakartea bilatzen dabe antolatzaileak. Juantxo Ozerinjauregik dinoanez, datorren udara begira umeentzat txapelketea antolatu gura dogu, ia animetan diran eta geure-geurea dan kirolari, boleari, ez deutsagun desagertzen ixten.
San Justoko karobia barriro ketan ipiniko dabe zapatuan, abuztuaren 2an
2014-07-30 12:56Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean, Forum Iberico de la Cal (FICAL) alkarteko ordezkariak -Mallorca eta Madriletik etorritakoak- izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 2an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurixkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.
Zeanurin zehar, aurten be errotarik errota
2014-04-29 17:47Maitzaren 4rako prestau dabe Joko Alaik eta Ipizki Taldeak 2014ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten bederatzigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek. Urteeera goizeko bederatzietan izango da, herriko plazan.
Igaztik artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balendinetan Zeanuriko Eleizondon
2014-02-11 14:10Egitarau honetan aitagarria da orain dala 55 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala sei urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.
Ubidetik Zeanurira, oinez, bakea barriztetako
2013-10-24 11:33Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00ean, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Zeanuriko udaletxean; bilera horretan idazkariek udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen kontuak egingo ditue, bilera agiria sinatu eta, ondoren, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Ubideko udaletxean, eta bazkaria pagetea be ubidearrei egokituko jake.
Zeanurin, oinez, ermitarik ermita
2013-09-06 14:37Irailaren 7an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten XXVI. Mendi Martxea. 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa hau Joko Alai Elkarteko mendi sailak antolatzen dau eta, urtero, hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrek urteroko hitzorduari. Igaz arte ibilaldia domekan izaten bazan be, igaz zapatura pasetea ebatzi eben antolatzaileak eta holan egingo da aurten be.
Zeanuriko San Justoko karobia ketan aurten be
2013-08-02 11:22Juan eta Julian Aranagaz batera, Moroneko Karearen Museoko (Sevilla) ordezkariek izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 3an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki Taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, labe-ahoa kare bizia oka egiten hasiko da.
Santa Lutziko kurutzea ikusgai Zeanurin
2013-05-07 12:55Zeanurin dago Bizkaiko kurutzerik handiena eta toki altuenean dagoana, Gorbeia mendiaren tontorrean, hain zuzen; Zeanurin dago Gorbeiako Kurutzearen mendeurrena ospatzeko Nestor Basterretxea eskultoreak 2001. urtean diseinau ebana be, eta Zeanurikoa da Bizkaiko zaharrenetakoa, 1250. urtekoa: Santa Lutzi baseleizan topau zana, 750 urte inguru lurperatuta egon ondoren.
Errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz Zeanurin
2013-05-02 11:31Maiatzaren 5erako prestau dabe Joko Alai eta Ipizki Taldeak 2013ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten zortzigarren edizinoa betekoa dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazoten dabenez, helburuak hasierako berberak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.
Igaztik hona artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balendinetan Eleizondon
2013-02-13 13:19San Balendin jaiak ospatuko dira domekan, hilak 17, Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan baseleizearen inguruan. Aurten, Piedadeko artearen neurketearen 54. urteurrena beteko da.
San Justoko karobia barriro ketan, abuztuaren 4an eta 5ean, Zeanurin
2012-08-03 11:15Abuztuaren 4an, zapatuan, 11:00etan izetuko dabe karobia Juan eta Julian Aranak. Urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorraren bila. Aurten hamazazpigarren aldia izango da karobia lanean ipinten dauala Ipizki taldeak.
Gorbeiako katedral naturalean mezea San Inazio egunean
2012-07-26 14:34Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.150 metrotara gitxi gorabehera, Bizkaian altuerarik handienean emongo da mezea, datorren asteko martitzenean, garagarrilak 31, eguerdiko 12:00etan, Elurretako Amaren baseleizearen ondoan.
'San Joanek jagon daizala Arrabako landan'
2012-06-27 14:53Antxinatik datorren ohitureari eutsiz, garagarrilaren 1ean, domekan —ohikoa izan dan baino hilebete beranduago—, Enrike Etxebarriak eta bere artaldeak Zeanuriko Elexartza baserritik urten eta Arrabako landarainoko ibilbidea egingo dabe.
Piedadeko artearen inguruan ospatuko ditue San Balendinak Zeanuriko Eleizondon
2012-02-15 10:41Egitarau honetan aitagarria da orain dala 53 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala hiru urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.