'Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten' erakusketa ibiltaria Igorren abiatuko da

Jon Urutxurtu 2011-11-22 17:16

Arratia-Palenque. Alkartasun zubiak eregiten erakusketa ibiltaria zabalduko dabe zemendiaren 25ean, Igorreko Lasarte Aretoan, 19:30ean. Hurrengo hileetan bailarako beste herri batzutan egongo da. Los Riosko (Ekuador) misinoen eta Arratiaren arteko alkartasunean sakontzeko asmoz antolatu da erakusketea. Inaugurazino ekitaldian omenaldi hunkigarria egingo jake Los Riosera heldu ziran lehenenego misiolari arratiarrei eta hareen familiei.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ubidetik Zeanurira, oinez, udalen arteko ituna berresteko

Jon Urutxurtu 2011-10-28 12:02

Urriaren 29an, zapatuan, egingo dabe urteroko larreen mankomunidadearen batzarra Zeanuriko eta Ubideko Udalek, eta, bide batez, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen V. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da. Ganera, aurten, zeharkaldia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan barruan sartu da. Urterea 10:00etan izango da, Ubideko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Otzerinmendiko bederatzi sukaldariek biztuko dabe San Justoko karobia

Jon Urutxurtu 2011-08-02 14:47

Abuztuaren 6an, zapatuan, San Justo egunean, goizeko 11:00etan izetuko dabe karobia Zeanuriko Otzerinmendi auzoko bederatzi sukaldariek, Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean. Urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa. Aurtengoa hamaseigarren aldia izango da karobia lanean jarten dauela Ipizki taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Elexartza baserritik Arrabako landara

Jon Urutxurtu 2011-06-22 12:33

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 26an, domekan, Zeanurin

Enrikeren arreba Ana Marik ur bedeinkatua botaz eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik (Zeanuri) abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara zuzentzeko, lehenago bere aitak eta aititak be urtero egiten eben ibilbide bera eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Urkiolara joan, zapatak urrutu…', bagilaren 18an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Jon Urutxurtu 2011-06-09 12:40

Aurtengo errogatibearen nobedadea Arratiatik Urkiolara joateko antolatu dan ibilaldi gidatua izango da. Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jente joaten izan da oinez Urkiolara, baina aurten Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatua egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dituan bide klasikoetako bat ezagutzera emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Errotarik errota, Zeanuri arakatzen

Jon Urutxurtu 2011-05-02 14:02

Oinezko martxa honegaz antolatzaileek bilatzen dituen helburuak honako honeek dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pazko-domekan morrokotea izango da Gorbeialdeko okindegietan

Jon Urutxurtu 2011-04-19 10:51

Kristinautasunean Pazko-eguna jai handia da, Kristoren berpizkundea ospatzen da eta. Egun horretan, eleizkizunakaz batera oraindino ohitura zahar bati eusten jako urtero herri batzutan, eta gehienbat Gorbeialdeko herrietan: aita-amabitxiek euren besoetakoei arrautza bat edo gehiago daroazan ogi berezi bat oparitzen deutsee.

Zeanuritik Ubidera oinez, gizalditik gorako ituna berresteko

Jon Urutxurtu 2010-10-28 10:47

Larreen Mankomunidadearen IV Zeharkaldia zemendiaren 6an izango da

Zemendiaren 6an, zapatuan, egingo dabe urteroko Larren Mankomunidadearen batzarra Zeanuriko eta Ubideko Udalek, eta, bide batez, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen IV. Zeharkaldia egiteko aukerea eskainiko dabe Ubideko Amexier eta Ortuzar eta Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai alkarteek, udalerri bietako Udalen, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen eta BBKren laguntzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Zeanuri, errotarik errota

Jon Urutxurtu 2009-04-28 13:52

Zeanuriko Erroten IV. Ibilaldia maiatzaren 3an

Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)