Break on Stage 2020

2020/09/26 17:30

Bilboko Bilbao Arenan, Miribillan. |Jardunaldiak

Uri-kultura eszenikoko ikuskizun onenez gozetako aukerea, Bilbao Arenako kantxan egongo diran hiru agertokitan. Danetara, kirolagaz, musikeagaz, jantzearekin eta uri-kulturako beste saio batzuekaz zerikusia daben hogei ikuskizun baino gehiago eskainiko dira. Dinamikoa, sormenezkoa eta gaur egungoa izango da, bai eta mundu guztiak parte hartzekoa be:

- Break dance eszenikoko txapelketea: Breakdance munduko oraingo txapeldunek hartuko dabe parte: Last Squad (Frantzia). Legacy taldea (Bartzelona), breakdance Ibérica 2019ko eta Bilboko Feel The Soundeko txapelduna.

- Scooter Freestyle Battle. Munduko lau rider onenek parte hartuko dabe: Jamie Addisson (UK-ko txapelduna), Alex Gonga (Junior-eko munduko txapelduna), Rubén Doniga eta Marti Samper.

- Bost Urban Dance txapelketea: Urban dance-ko talderik onenak. Absolutuan: Breathless (Iruña), Bamboo (Donostia) eta Elements (Barakaldo). Junior kategorian: Slippery (Bilbo), Legacy Breath (Iruña) eta Extra (Gernika).

- Jauziak BMX bizikletakaz: BMX bizikletek oso altu egingo dabe hegaz Diego Solans (Espainiako txapelduna), Aleix Planella, Arkaitz Armendariz eta Martxel Arribillagagaz.

- Bestalde, askotariko ikuskizunak egongo dira Indala dance theater eta Nury & Izaskun artisten eskutik, oraingo Lock&Pop dance onenak…. Hori guztia Iker Villa aurkezle ospetsuak girotua.

Informazino gehiago hemen.

Booktegi eta Azkue lankidetzan, 'ElkarrizKatea' saioaren 3. denporaldian

Bizkaie! 2020-02-05 08:30   Kulturea

Zazpi euskal idazle konbidauko ditue.

LENDAKARIS MUERTOS

2020/02/08 22:30

Igorreko Kiñu gaztetxean. |Musikea

Euskal itsas ondareko 26 proiektu babestu zituan Jaurlaritzeak igaz

Bizkaie! 2020-02-04 13:32   Kulturea

Ondare horri zabalkundea emoteko hainbat programak jaso dabe laguntzinoa.

Bilbao Distrito Jazz. MARKO CHURNCHETZ TRIO

2020/03/13 19:30

Bilbon, Errekaldeko udaltegian |Musikea

Bilbao Distrito Jazz. ELISABET RASPALL TRIO

2020/03/06 19:30

Bilboko Bidebarrieta liburutegian. |Musikea

Bilbao Distrito Jazz. JORGE ROSSY QUARTET

2020/02/28 19:30

Bilbon, San Frantziskoko udaltegian |Musikea

Bilbao Distrito Jazz. BORJA BARRUETA REPENTINNO PROJECT

2020/02/21 19:30

Bilbon, Begoñako udaltegian |Musikea

Bilbao Distrito Jazz: RODRIGO BALLESTEROS 6TET

2020/02/14 19:30

Bilboko Bertendona institutuan |Musikea

Bilbao Distrito Jazz: CARLOS LÓPEZ 4TET

2020/02/07 19:30

Bilbon, Otxarkoagako udaltegian |Musikea

Dobako jazz programazinoa Bilboko auzoetan

Bizkaie! 2020-02-04 12:05   Musikea

Barikuan hasiko da zikloa, Otxarkoagan.

Zinegoak-ek 'Express... Your sex!' ikus-entzunezko rallya antolatu dau

Bizkaie! 2020-02-04 11:53   Zinemea

Ikus-entzunezko maratoia zezeilaren 14tik 17ra izango da.

JOSE ANDRËA UROBOROS

2020/02/08 20:00

Gasteizeko Urban Rock Concept aretoan. |Musikea

Víctor Urrutiaren 'Memoria de silencios' poema liburua saritu dabe

Bizkaie! 2020-02-04 10:38   Kulturea

Aurreko urtean argitaratutako poesia libururik onenari emoten jako saria.

'Poemas para no volver' liburuaren aurkezpena

2020/02/05 19:30

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. |Aurkezpenak

El baile de los cojos (2000) eta De inciertos destinos (2003) lanak argitaratu ondoren, Javier Alcibarrek Poemas para no volver lanagaz osotu dau trilogia. Liburu horrek Covibar-Ciudad de Rivas poesia saria irabazi eban. Liburua norbanakoan oinarritutako kapituluagaz hasten da; bigarren kapituluan maitasunari eta maitasun-ezari buruzko poemak dagoz; hirugarrenak ukitu sozialagoa dau, eta azken kapituluan egileak lehen personan egiten dau berba poeta lez bizi izan dauen esperientziari buruz.

Ekitaldia osotzeko, egileak zenbait poema irakurriko ditu. Egileagaz batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira.

Javier Alcibar (Bilbo, 1962) Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta literatureari buruzko hainbat aldizkaritan ibili da. El baile de los cojos (Pamiela, Iruñea, 2000) eta De inciertos destinos (Vitoria-Gasteiz, Bassarai, 2002) poema liburuak idatzi ditu. Zazpi urtez, Alcibarrek Los Golfos de Bizkaia R&B taldean gauzatu eban bere musika ibilbidea, konposatuz, abestuz eta aho-soinua joz. Kontzertu ugari emon ondoren, taldeak disko bat grabau  eta, ondoren, desegin egin zan. Horren ondoren, Javier Alcibarrek inflexino puntu bat bizi izan eban eta horren emoitzea, kantautore lez aurrera eroandako musika planteamendu barria izan zan.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA

2020/02/05 19:30

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Musikea

Errepertorio tradizionala.

Rebelión Tour. ILEGALES

2020/02/15 .

Azpeitiko San Agustin Aretoan. |Musikea

Rebelión Tour. ILEGALES

2020/02/14 .

Iruñeko Zentral aretoan. |Musikea

'Emakumeak Bizkaian. Zelakoak gara, zelan ikusten gaitue'. Emakumeak, sormen kudeaketan eta komunikazinoan

2020/02/25 18:30

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6) |Jardunaldiak

Aurkezlea eta moderatzailea: Begoña Cava, Historian doktorea (Deustuko Unibersidadea).


Hizlariak:

Andoni Aldekoa de la Torre, Euskalduna Jauregiako zuzendari nagusia.

Miren Arzallus, Palais Gallierako zuzendaria. Pariseko Modaren Museoa.

Verónica Elorza, Euskadiko Lurralde Zentroaren (TVE) zuzendari ohia.

Begoña Marañón, Eskualdeko zuzendaria (Cadena SER).

Jardunaldiak zarratzeko ekitaldi ludikoa.

'Emakumeak Bizkaian. Zelakoak gara, zelan ikusten gaitue'. Emakumeak, gazteria eta gizarte-sareak

2020/02/18 18:30

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6) |Jardunaldiak

Aurkezlea eta moderatzailea: Estíbaliz Apellániz, Geologian doktorea (UPV/EHU).

➡️
Hizlariak:

- Itziar Errasti, Psikologo hezitzailea. DBHko genero ziber-indarkeriaren arloan aditua.
- Jorge Flores, Pantallas Unidas blogaren fundatzailea eta zuzendaria.
- Esmeralda Hernando, Bloggerra, Conoce Bilbao con Esme.
- Marta Macho, Mujeres Con Ciencia blogaren argitaratzailea. Kultura Zientifikoko Katedra (UPV/EHU).