Bertso saioa egingo dogu: etorri gura?

Bizkaie! 2020-06-01 13:23   Bertsolaritzea

Bagilaren 5ean, barikuan, izango da Amasa-Villabonan (Gipuzkoa).

80 lagun inguru etorri ahal izango dira baina izena emon behar da webgune honetan bertan; testu honen amaieran dagoan loturan sakatu eta datuak bete behar dira horretarako. Bertso saioan 80 bat lagunentzako lekua izango da eta kopuruak jagoreko ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea; gehienez, gonbidapen bi eskuratu ahal izango dira.

Saioa Bertsozale Alkarteak egoitzea dauen Amasa-Villabonako Subijana etxearen atzean egingo da barikuan, eraikinaren eta pelotalekuaren artean dagoan Gudari Plazan; 18:30ean hasiko da eta bertsoa.eus atarian be zuzenean eskainiko dabe. Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe ibiliko dira bertsotan eta Imanol Artolak hartuko ditu gai-jartzaile lanak. Eguraldiak okerrera egingo baleu, aterpean egingo litzateke saioa eta asteon emongo deukuez jakingarriak. Bertsozale Alkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek atondu dabe saioa, Villabonako Udalaren babesari esker. Saioa izango dan eremura sartzeko maskarea derrigorrezkoa izango da; sartzeko ordutegiak adierazoko dira gonbidapenetan, jente pilaketei aurre egiteko. Behin eremura sartuta eta lekuan jesarrita, maskarra kendu ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta. Esan barik doa, une oro antolatzaileen argibideei kasu egin beharko jakela.

Saiorako izena emonda, gonbidapena helduko da adierazotako posta elektronikora eguenean. Izena emon dabenen kopuruari erreparauta, izen-emote orria 21:00etatik 9:00etara ez da martxan izango. Era berean, behin baimendutako 80 gonbidapenak emonda, izen-emotea zarratu egingo da. Bestalde, izena emoterako baimendutako kopurua pasau bada, lekurik ez dagoala jakinarazoteko mezua bialiko da.

Bertso plazea hauspotzeko bertsoa.eus webgunean saioak eskaini eta gero, pausu bat gehiago emongo da saio honegaz, izan be, zaleok saioa bertatik bertara jarraitu daigun ahalbidetuta; eta gogoa badago, zenbait antolatzaileren ekimenez jada egin baitira antzerako plazak azken egunotan.

Plazan batzeko gogoz irrikitan!

Izena emon hemen.

2020/06/05 18:30

Amasa-Villabonako Subijana etxean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu