Bilborock-ek ohiko jarduereari berrekin deutso

Bizkaie! 2020-06-02 08:19   Musikea

Instalazinoetako erabilera anitzeko gelea prest dago.

Maskarea eta gel hidroalkoholikoa nahitaez erabili behar dira, baita gomendioak, debekuak eta joan etorriak zehazten dituen eta informazino-kartelak be.

Bilboko Udalaren Bilborock aretoak ohiko jarduereari berrekin deutso baina Momentuz, entsegu-gelak zarratuta egongo dira.

Segurtasun eta higiene-arauak errespetauko dira Bilborockeko ekipamendu osoan eta, beraz, bertaratutakoek, artistek zein Bilborockeko langileek maskarea nahitaez erabili beharko dabe. Agertokian dagozan personek maskararik erabilten ez badabe, euren artean metro biko tartea itxi beharko dabe eta, ondorioz, agertokiaren gehieneko edukierea 5 personakoa izango da.

Neurri horreekaz batera, debekuak, gomendioak eta joan etorriak zehazteko informazino-kartelak jarri ditue. Era berean, gel hidroalkoholikoa erabili behar da sarrerako atarian, kamerinoetan eta soinu nahiz eta argiztapeneko talde teknikoen eremuan. Bertaratutakoek komunak erabili ahal izango ditue, baina gehienez persona bat egon ahal izango da. Laguntzea behar daben personen kasuan, jagoleagaz sartzen itxiko deutse.

Garbiketa-lanak indartu dira gela guzti-guztietan, gainazalei arreta berezia emonez, batez be gehien ukutzen diran leiho edo ateen heldulekuei, jesarlekuei eta antzekoei. Gainera, airearen berezko zein behartutako barritze-prozesua indartu egin da.

Barra zerbitzua zarratuta dago. Sarreren salmentea edo gonbidapenen banaketea egitekotan, online egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu