Eneko Pouk bide barri bi zabaldu ditu bakarka

Bizkaie! 2020-06-02 12:03   Kirola

Corto Maltés 6c/170 metro eta Polvorilla 7b+/170 metro.

COVID pandemiaren aurretik egin izan ditu bideok poutar nagusienak baina orain zabaldu da barria. Levante aldean egindako bideak dira ondokoak:

Corto Maltés: Gaztetako eredu Corto Maltes komikiko personaiari dedikau deutso bidea. Hormatzar okertuetan zehar doa 170 metro eta 6 luzeko bidean 2o, 3o, 4o eta 5o zailtasuneko tarteak dagoz bide mistoan, estribo eta bestelako lotura bako tarteak be esanguratsuak dira. Enekok hiru egun behar izan zituan behetik gora. Bigarren eskaladan, librean, Aina Joan Palou izan eban lagun.

Polvorilla: Lagun handi bati eskainitako bidea, aurrekoa baino gatxagoa, librean eta artifizialean egindakoa. Sei luze dira eta zailtasuna ia 7o gradukoa da danean. Hatxa nahikoa gogorra eta helduleku onak izan arren, pasabide etzanik ez dauka eta aseguruen artean distantzia luzeak dagoz. Bakarka ebilela, (7b+/7c) zailtasuneko luzean sustoa hartu eban Enekok, hegaz egin eta sokeak tenk egin eutsonean amaitu zan dana. Enekok sei egun behar izan zituan bide hau egiteko. Aurrerago, Dalila Llanosegaz eta Juan Benasaregaz berrekin eutson bideari.

Aitatu bide biak prest dagoz rapel eginez beheranzko bidea hartzeko eta, beraz, jente indartsu eta abenturazaleak animau gura ditut ausartu daitezan.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu