John Cabang atleteak brontzea irabazi dau Asiako Jokoetan
2026-09-28 09:07 KirolaAsiako Aichi-Nagoya Jokoetako 110 metroko hesi lasterketan, 13,48 segundoko denporea ezarriz.
Lasterketeak Chen Yuanjiang txinatarrak irabazi eban. Zidarra Rachid Muratake japoniarrarentzat izan zan, bere ikusleen aurrean lehiatu eta helmugea 13,29ko markea ezarriz. Cabangek, bere aldetik, brontzea lortzeko lasterketa sendoa egin eban, laugarren sailkatutako Yuan-kai Hsieh taiwandarrari zazpi ehuneneko aldea atarata. Nagoyako 13,48ko markea, gainera, sano esanguratsua da 2026ko denporaldiko bere erregistro onena dalako, bagilean Kluben arteko Espainiako Txapelketan ezarritako 13,63 segundoak hobetuz.
Metalak, gainera, esangura berezia dau Basque Teameko euskal atletarentzat. Aurreko Asiako Jokoetan, Hangzhoun, Cabang podiumaren atarian geratu baitzan laugarren amaitu ebanean eta, beraz, Nagoyako brontzea aurrerapausua izan da bere ibilbide kontinentalean.
25 urtegaz 2024ko Parisko Joko Olinpikoetan lehiatu ondoren ekin eutson Cabangek Japoniako hitzorduari. Esperientzia olinpikoak espezialidadeko nazinoarteko elitean dauen presentzia berretsi eban. Orain, debut olinpikoa egin eta urte bi aurrerago, domina berezia irabazi dau.
John Christopher Cabang Tolentinoren istorioa bere ibilbidea mundu biren artean eregi dauen atleta batena da: Euskadi, kirolean hazi eta hezi zan eta Filipinak, bere jatorriko herrialdea, nazinoartean ordezkatzen dauena eta bere ibilbideko lorpen handienetako batzuk emon deutsozana. Madrilen jaio zan 2001eko abuztuaren 27an, hiru urte besterik ez zituala heldu zan Gipuzkoara eta Iruran hazi eta hortxe hasi zan kirola egiten, eta lehen urteetan atletismoa eta futbola buztartu bazituan be, pixkanaka hesi-lasterketak bere espezialidade bihurtu ziran.
Atletismora ia kasualidadez heldu zan, lagun batek animau, eta hesi probetarako baldintza bereziak zituala jaubetu zan. Halan da be, eliterako bidea ez zan ederra izan. 2019an etapa gatxa bizi izan eban, klubaz eta entrenatzailez aldatu eta atletismoa aldi baterako itxi eban. Orduan, bere ibilbidean oinarrizkoa izan dan Martin de la Fuente entrenatzailea agertu eta kirolaren aldeko apustua egiteko konbentzidu eban. 2020tik aurrera Gipuzkoako pistetatik nazinoarteko agertoki handietara pasau zan.
2021ean 23 urtez azpikoen mailan nabarmentzen hasi eta Realagaz lehiatzen hasi zan. Haren emoitzek erakusten eben hesi-lasterkari gazte harek baebala hazteko tarterik. Dana dala, 2022an upealakoa egin eban, 110 metroko hesi probako 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan baitzan 13,88 segundoko erregistroagaz. Sasoi haretan, Euskadiko espezialidadeko atleta gazte nabarmenetakoa izanik, nazioartera begiratzen hasi zan. Momentu horretan hartu eban bere ibilbidearen norabidea behin betiko aldatuko eban erabagia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
