Euskadi indartsuenetakoa izango da Skateko Munduko Txapelketan

Bizkaie! 2026-09-25 11:40   Kirola

Egoitz Bijueska txapelduna buru dauen espedizinoan.

Asuncioneko hitzordurako espainiar estadutik deitutako 14 skaterretatik, sei Euskal Autonomia Erkidegotik datoz, talde osoaren % 42,85, eta park-modalidadearen kasuan, % 55,55era doa portzentajea. Eta ezin ahaztu Paraguaiko taldean ibiliko diran arren, Lekeition bizi diran Andre eta Juange Olmedo anaien parte-hartzea jatsierako modalidadean

2026an Asuncionen egingo dabe World Skate Games ekitaldiaren bosgarren edizinoa, Hego Amerikako bigarrena 2022an Buenos Airesen atondu ondoren ondoren. 10.000 atleta baino gehiago izatea aurreikusten da, gitxienez 100 herrialdetakoak, eta Hego Amerikako historiako kirol-hitzordu handiena izango ei da.

Asuncion errubera gaineko kirolen munduko uriburu bihurtuko da irailaren 29tik urriaren 18ra, World Skate Games-en ospakizunagaz. World Skateko diziplina guztietako munduko tituluak jarriko dira jokoan. Skateboardingean, Park eta Street modalidadeek arreta berezia jarriko deutse Los Angeles 2028rako ziklo olinpikoari begira puntuagarria dan txapelketeari. Modalitate bi horreek dira programa olinpikoan sartzen diranak.

Euskal skate munduari jagokonez, Paraguaiko hitzordua aukera parebakoa da. Basque Team ordezkaritza indartsuenetako bategaz joango da bertara, Egoitz Bijueska egungo Parkeko Munduko txapelduna buru dauela. Talentudun riderra ohituta dago nazinoarteko figura handienakaz lehiatzen. Egoitzek skater olinpiko bi, promesa gazteak eta Verten espezialistea dan taldekidea izango ditu lagun.

Beste euskal erreferentzia nagusia Naia Laso izango da. Kirolari hau be modalidade bitan lehiatuko da. Bermeoko skaterrak badaki zer dan nazinoarteko maila gorenean lehiatzea. Olinpikoa Parisen 2024an, World Skate Tourreko proba bateko txapelduna, Mundu mailako dominaduna eta zirkuituko rider onenetakoa, Asuncioneko ekitaldiari Munduko podiumean sartzeko helburuagaz ekingo deutso.

Lasogaz batera beste olinpiko bat egongo da: Alain Kortabitarte. Park modalidadeko skatearen aaureendarietako bat Jokoen programan sartu zanetik.

Basque Teameko taldean hiru kirolari gazte dagoz: Peio Gonzalezek, Gadea Moja eta Izei Villacorta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu