Euskerearen Etxea, bisitariak hartzeko prest

Bizkaie! 2020-06-02 10:46   Euskerea berbagai

Hilaren 9an zabalduko ditue aretoak eta erakusketak.

Berba Aretoa, bagilaren 9an zabalduko dabenetako bat (argazkia: Euskerearen Etxea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Konfinamendua arindu ahala, azpiegitura kulturalak normaltasuna berreskuratzen doaz, apurka-apurka bada be. Bilboko San Inazio auzoan dagoan Euskerearen Etxea bagilaren 9an, datorren martitzenean, hasiko da jentearentzako zerbitzuak barriro emoten, batez be batzarretarako aretoak eta Euskerearen Interpretazino Zentroko erakusketea.

Euskerearen historia, bitxikeriak eta jakingarriak modu didaktikoan batzen dira Interpretazino Zentroan, gure hizkuntzearen errealidadea gizarteratzeko asmoz. Hori dala eta, erakusketea aproposa da euskaltegi eta alkarteek antolatutako txangoetarako, baita familia zein turistentzako be.

Bestetik, Euskerearen Etxeak baditu hainbat areto batzar, jardunaldi, aurkezpen eta ikastaroak egiteko. Interesa dabenek eskabidea egin leikie dagoeneko, bagilaren 9tik aurrera erabilteko. Euskerea helburu edo misino daben entidade eta alkarteentzako guneak dira. Doban erreserbau leitekez.

Osasun larrialdiari aurre egiteko, neurri bereziak indarrean egongo dira Euskerearen Etxean. Esate baterako, bisitarien arteko distantzia gorde beharko da eta aretoen ohiko edukierea erdira bajatu dabe, erabiltzaile gitxiago egon daitezan bertan antolatutako saioetan. Era berean, interpretazino zentroa ikusi nahi dauenak aurretik eskatu beharko dau hitzordua, baina sartzea doban da.

Erreserbak egiteko info@euskararenetxea.eus helbidera idatzi edo 94 402 80 81 zenbakira deitu behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu