Kalakan, Baga-Bigako talde barria

Bizkaie! 2020-12-22 10:54   Musikea

Xoriñoa kaiolan.

IX. Izeta Sariketea

2020/12/27 11:00

Iruritako Gizarte Bilgunean. |Bertsolaritzea

16 bertsolari gaztek hartuko dabe parte IX. Izeta Sariketan, abenduaren 27an. Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Baztango Udalak atonduta egun osoko sariketea izango da: goizean kanporaketa bi zortzina bertsolarigaz eta hortik sei sailkatuko dira arratsaldean finala jokatzeko.

16 bertsolari gaztek hartuko dabe parte IX. Izeta Sariketan

Bizkaie! 2020-12-22 10:10   Bertsolaritzea

Datorren domekan, abenduaren 27an, jokatuko da sariketea Iruritako Gizarte Bilgunean.

Bizkaiko merkatarien online plataformea izango da Eup!

Bizkaie! 2020-12-22 09:47   Pil-pilean

Konsumo-ohitura barrien aurrean denda txikiak indartzea da helburua.

Foruko San Kristobal ermitan balio historiko handiko Kristo aurreko hilarria topau dabe

Bizkaie! 2020-12-22 09:29   Kulturea

Harri sakratu bat da, mendez-mende gurtutakoa.

'Bederatzikoa'. Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianistea

2020/12/23 19:00

Getxon, Muxikebarri Antzokian. |Bertsolaritzea

BEDERATZIKOA OBREAREN ESTREINALDIA

Hainbat obra egin ditue alkarregaz, besteak beste, Bi arreba eta Garai hura gara. Orain, barriz, Bederatzikoa dakarre, Getxoko Muxikebarri Antzokian estreinauko dabena abenduaren 23an, 19:00etan.

250 urte dira Beethoven musikari handia jaio zala. Bederatzi sinfonia egin zituan, nahiz baden hil zanean hamargarrena abian ebala esaten dauenik be.

Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen sasoitik gaur arte heldu dana. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabilten eban eta Beethovenen garaikidea zan. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren errematetzat, bederatziko bana bota behar izaten dabe bertsolariek... Beethovenen obra eta biziteari errepasoa emoteagaz batera, bertsogintzan hain berezi izan dan neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo da saioan.

 

Askabide alkarteari emon deutse Emakunde Saria

Bizkaie! 2020-12-22 08:33   Pil-pilean

Prostituzinoan eta gizarte bazterketan dagozan emakumeei laguntzen 35 urte daroaz.

700 saio baino gehiago galdu dira 2020an

Bizkaie! 2020-12-22 08:17   Bertsolaritzea

Hamarretik sei saio ez dira egin eta 735.000 euro ingurukoa da galera ekonomikoa.

Gernikako Arbolearen oinordekoak dituan Bizkaiko udalerrien zerrendan sartu da Murueta

Bizkaie! 2020-12-22 08:03   Kulturea

Busturialdeko udalerriak jasoko dau denporaldi honetako oinordeko ofizial baten lehenengo landaketea.

'Babo Royal'. Ganso&CIA

2020/12/27 12:00

Bilboko Euskal Museoan. |Antzerkia

Remigio Mendiguren eta Ramiro Arrue, Bilboko Arte Eder Museoaren 2021eko programan

Bizkaie! 2020-12-21 13:55   Kulturea

Eraikina handitzeko lanak irailean hasiko dira.

106 proposamenetatik, Bilboko Udalak sormen eta kultura-esparruko 26 aukeratu ditu

Bizkaie! 2020-12-21 13:45   Kulturea

Danetara, 300.000 euro erabiliko dira sormen eta kultura-sektorea babesteko.

Joan Mari Torrealdai gogoan, Jakinen zenbaki monografikoan

Bizkaie! 2020-12-21 12:31   Kulturea

Torrealdairen ekarpena sakon aztertu dabe haren aditu eta lagunek.

Josune Urrutiaren lana Azkunaren fatxadan ipini dabe

Bizkaie! 2020-12-21 12:28   Kulturea

2021eko martiaren 1era arte egongo da.

'Zura eta Ura' erakusketea eta liburua jentaurrean

Bizkaie! 2020-12-21 11:18   Kulturea

Konrado Mugertza da proiektuaren zuzendaria.

Kirmen Uriberen '17 segundo' berbagai

2020/12/29 18:30

Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean |Bestelakoak

Gasteizko Irakurle Taldea.

Orotariko Euskal Hiztegiaren sareko bersinoa eguneratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2020-12-21 09:56   Euskerea berbagai

Euskerazko testu zahar gehiagotako edukiak dagoz orain.

'Etxean'. Potx eta Lotx

2020/12/22 17:00

Mungiako Olalde aretoan |Umeen Txokoa

'Bizitza kementsuak'. Erretratu eta narrazino erakusketea. Araia Tamayo

2020/12/22 - 2021/01/15

Bilbon, Zabalgune Eraikinean. |Erakusketak

UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Bilboko Udalaren babesagaz aurkezten dauen erretratu eta narrazino proiektu honen helburua da edade, jatorri eta etnia desbardinetako Mauritaniako umeen errealidadeak hurreratzea, erretratu fotografiko eta bizitza-istorioen bidez.

Olentzero eta Mari Domingiren ikuskizunerako sarrerak salgai Bilbon

Bizkaie! 2020-12-21 08:39   Pil-pilean

Bost saio izango dira, abenduaren 23an eta 24an.