Bigarrenez jarraian, Herri Urrats 2021 ez da egingo

Bizkaie! 2021-04-14 08:20   Euskerea berbagai

30 Herri Urrats txiki izango dira, herriz herri.



Aurten ezin dogu betiko Herri Urrats ospatu. Aurten ezin ditugu 50 bat mila persona batu Senpereko lakuaren inguruan. Ezin dogu jai handi bat egin baina 30 Herri Urrats txiki ospatuko ditugu, herriz herri. Ez da betiko Herri Urrats izango, argi dogu baina euskerearen eta ikastolen jai izango dira. Ikastola bakotxak atondu eta komunikauko dau bere egitaraua eta herriko egun sinbolikoa.

Kontzertu eta ostaturik ezin dala izan kontuan hartuz, batzuek ibilaldi, besteek janari salmentea edo jantzi salmentea; aurten 30 herri urrats ezbardin izango dira bainan Herri Urratsen betiko osogaiak hor izango dira: euskerea, giroa, janaria eta jantzea!

Badakigu Euskal Herri osoan hainbat jente geldituko dala ezin mobiduta eta horregaitik, Ipar Euskal Herriko 30 herritan bezela, maiatzaren 9an euskalzale guziak deitu nahi ditugu, bakotxak bere tokian, bakotxak gura dauen forman, Herri Urratsen aldeko keinu bat egin deien.

Bernat Etxepareko ikasle talde batek jantza urrats polit eta sinplea sortu dau bakotxak gura dauen lekuan, plazan, ikastolan, etxean edo mendi tontorrean, danok egingo dogu jantzan, Boga jantzea! Grabau eta geugaz konpartiduteko deia egin dogu.

Jantza, janari salmentea, dirua batzeko kutxak izango dira eta badakigu maiatzaren 9ko egunak ez deuskula ekarriko ohiko Herri Urrats egunak ekarten deuskun etekina. Ez deuskula ekarriko beharrezkoa dogun diru kopurua. Horregatik sortu dogu Boga Kanpainea: Deialdia egin genduan partikular, alkarte eta instituzinoei, bosgarren kolegioa izango dan obrearen zati bat babesteko boga.herriurrats.eus webgunearen bitartez.

Papelezko bersino bat be zabaldu dabe, jenteak gura dauen kopurua nahi dauen legez pagetako (txekez, metalikoz edo euskoz). Errenta autorpenean kengarri lez kontuan hartua izango dan agiriak bialduko deutsee iparraldeko biztanleei.

Erantzun ona izan dau kanpaineak, izan be, 45.000 euro lortu ditugu. Guraso, ikasle, ikasle ohi, erakasle edo ikastolakaz loturarik ez daben hainbat jentek alkartasuna erakutsi deuskue.

EHZ, Iparra Hegoa, Hitz Open gaztetxeak be lagundu gaitue. Hainbat herriko etxek urteroko babesari eutsi deutse. Sano positiboa beraz. Milesker eta zorionak danei!

Halan da be, kanpainea ez da amaitu eta helburutik urrun gagozala azpimarratu behar dogu, 300.000 euro lortu behar ditu urtero Seaskaren beharrei erantzuteko eta proiektu barriak finantzietako.

BOGA jantzien salmentea bidean da, urteroko zozketea saltzen gabiz eta maiatzaren 9an diru sartze txikiak izango dira. Hori guzia ez da nahikoa. Boga Kanpainea da gure azken aukerea. Umeek euskeraz ikasteko aukerea izatea segurtatu nahi dogu. Danon ardurea da diru kopuru hori segurtatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu