I. Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemearen Erakustaldia martxan

Bizkaie! 2021-04-14 10:48   Zinemea

Apirilaren 23an amaituko da, Gipuzkoako zortzi udalerritan.

Gipuzkoa Naturaldiaren parte da Gnat Zinemea, jente guztiarentzako ekitaldi eta baliabide-programea, naturea eta Gipuzkoaren arteko loturea bultzatzeko.

Zinema Erakusketa honen helburua hurren dagoan naturearen kalidadearen dibulgazinoa da, personok natureagaz ditugun hartu-emonetan sakonduz eta gizarteek natureagaz bat egiteko dituen moduak ezagutuz: naturea gizateriaren kulturan, naturan ditugun aztarnak, personen eta animalien arteko loturak, umeak eta naturea.

Gnat Zinemea egoitza izango daben Gipuzkoako zortzi udalerriak Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia izango dira. Egoitza horreetan, natureagaz lotutako 10 film erakutsiko ditue: Dehesa, Mountain, Artifishal, The Wild Thing, Los Plástico, Out Of Plastic, Natura Bizia, The Sacred Place Were Life Begins, Burbunak eta Etsayak y David Attenborough: Una Vida en Nuestro Planeta.

Gnat Zinema 2021

Azpetia

Apirilak 14: MOUNTAIN.
Apirilak 21: DEHESA.

Deba

Apirilak 15 DEHESA.

Donostia (AQUARIUM)

Apirilak 16: THE SACRED PLACE WHERE LIFE BEGINS + BURBUNAK ETA ETSAYAK.
Apirilak 21 ARTIFISHAL.

Donostia (PRÍNCIPE)

Apirilak 15: NATURA BIZIA – Aurrestreinaldia

Donostia (VICTORIA EUGENIA)

Apirilak 13: DEHESA.

Eibar

Apirilak 15: DEHESA.
Apirilak 22: UNA VIDA EN NUESTRO PLANETA.

Errenteria

Apirilak 14: ARTIFISHAL.
Apirilak 20: DEHESA.

Oñati

Apirilak 14: PROJECT WILD THING.
Apirilak 20: NATURA BIZIA.

Zumaia

Apirilak 22: LOS PLÁSTICO + OUT OF PLASTIC.

Tolosa (Leidor)

Apirilak 23: NATURA BIZIA.

Tolosa (TOPIC)

Apirilak 16: DEHESA.

Film Laburren Lehiaketea

Gipuzkoako gazte eta helduentzako lehiaketa bat egingo da GNAT Zinema ekimenaren barruan eta kategoria bi izango ditu: Lehenengoan, Gipuzkoako ikastetxeetako DBHko ikasleek hartuko dabe parte. Natureagaz ditugun hartu-emonei buruzko 3-5 minutuko metraje laburreko film bat egin beharko dabe. Proposamenak maiatzaren 7ra arte jasoko dira eta lehiaketea irabazten dauen film laburra bagilean egingo dan sari-banaketan ezagutuko da. Saritutako film laburra Naturearen eta Ingurumenaren Zinemearen Bigarren Erakusketan emongo da 2022an. Era berean, lehiaketan parte hartzen daben guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzearen erregalua jasoko dabe. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputaduak, Ingurumeneko Zuzendaritzako eta Donostiako Zinemaldiko ordezkariek osotuko dabe epaimahaia.

Lehiaketearen bigarren kategoria 18 urtetik gorako helduentzat izango da. Egin beharreko lana: 3-5 minutuko film laburra, gure inguruko naturearen ikus-entzunezko esentzia islatzen dauena. Saria 6000 euro dirutan izango da, saridunak natureari buruzko 15 eta 30 minutu bitarteko ikus-entzunezko bat landu daian. Saridunaren ikus-entzunezkoa GnatZinema 2022 Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldian aurkeztu eta emongo da. Kasu honetan, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputaduak, Edurne Pasaban alpinisteak, Coro Odriozola Euskadiko Zinema Aretoen Alkarteko koordinatzaileak eta Donostia Kulturako Zinema Unidadeko eta Donostiako Zinemaldiko ordezkariek osotuko dabe epaimahaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu