Bekea 23. Korrikari begirakoa zan eta izango da
2021-04-14 09:01 Euskerea berbagai23. Korrikaren ikasturtea be atzeratu egin dabe, edizinoen zikloa aldatuz.
AEK-k, Korrika kulturalaren bidez, lan bat sarituko dau urte birik behin; euskal sortzaileentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barrubatu daiteke eta lanaren saioiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dabe.
Bekearen helburua da euskal kulturearen barruko sormen-lanak bultzatzea eta, 23. Korrikatik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taiutzea.
Bekea 23.000 eurokoa izango da eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko zemenditik 2024ko apirilera, hain zuzen be.
Bekearen ezaugarri guztiak dagoeneko www.korrika.eus webgunean dagoz eta proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.
Kontuak kontu, hemendik edizino bitara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzeari beste bultzada bat emoteko; bestetik, Korrikako kultur eskaintzea guztiz barritzeko. Hori dala eta, tartean izango dan edizinoa, 22. Korrika, 2021eko zemendian aurkeztuko dogunez, kultur eskaintzea beste era batean osotuko dogu, alkarlana bultzatuz, Euskal Herrian martxan izango diran sorkuntza-lanak Korrikan be sustatuz eta leku gehiagotara eroanez.
Informazino gehiago eta bekearen oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!