44. Getxo Jazz, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra
2021-04-14 09:32 MusikeaHurreko artista eta taldeak izango dira Getxoko Jazzaldiaren protagonistak aurten.
Getxoko kultura programazinoaren jaialdirik esanguratsuena bueltauko da aurten, pandemiaren ondorioz igazko ekitaldia bertan behera geratu ondoren. Aurten parte hartuko daben talde eta artistak hurrekoak izango dira eta hori da programearen ardatza.
2021eko Getxo Jazzean indarrean dagoan osasun-araudia zorrotz betez atonduko da, edukiera mugatuko esparruetan. Ordaintzeko kontzertuei jagokenez, kontzertu nagusiak Muxikebarri zentroan izango dira 19:00etan. Aldez aurretik, goizeko ordutegian (13:00), Talde Lehiaketako saioak egingo dira eta horreetan aurreko edizinorako hautatutako taldeak batuko dira, igaz parte hartu ezin izan ebenen ekitaldiak bertan behera geratu ziralako.
Jaialdiak dobako eskaintzea berreskuratuko dau Hirugarren Milurtekoa atalaren eskutik. Sail horrek talde gazteak baina aldi berean jazz panoraman ibilbidea dabenak ditu ardatz. Horreen kontzertuak Algortako Biotz Alai plazan egingo dira, egoereak ahalbidetzen badau, 17:00etan. Horrezaz gan, garagarrilaren 3an eta 4an, 13:00etan, familientzako goizeko kontzertuak egingo dira leku berean.
Saio nagusiei jagokenez, garagarrilaren 3an, Getxon, Huelvako Martirio abeslariak eta Chano Domínguez pianista cadiztarrak osotutako bikoteak bere azken proiektua ekarriko dau Getxora, Ignacio Villa kubatar konpositore, pianista eta abeslariari omenaldia egiten deutsona, ikonoa, umorez apaindutako letra erromantikoak ezaugarri zituana.
Jaialdiaren azken egunean, Muxikebarrik jazz espainiarraren eskarmentu handiko hiru artista batuko ditu Muxikebarrin, Niño Josele gitarristea, Carles Benavent, Tino Di Geraldo eta Jorge Pardo jazz flamenkoaren izen handiak eta, besteak beste, Paco de Lucía, Camarón de la Isla eta Chick Corea musikariakaz kolaborau dabenak.
Sarrerak
Jazzaldirako sarrerak apirilaren 19an jarriko dira salgai Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Kutxabank sarean. Kontzertuen ordutegia berregituratu danez, bonu bi izango dira: bat Talde Lehiaketarako (20 €) eta bestea kontzertu nagusietarako (60 €). Biotz Alai plazako saioei jagokenez, Kultur Etxeak laster jakinarazoko dau noiz hasita eta non jaso ahal izango diran gonbidapenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!