'Hil kanpaiak'. Zuz: Imanol Rayo

2021/04/27 18:30

Bilboko Karmen Aretoan |Ikus-entzunezkoak

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil liburuan oinarritutako filma.

Informazino gehiago hemen.

Maiatzean, Gure Zirkua Muxikan eta Diman

Bizkaie! 2021-04-26 12:44   Kulturea

Herri bakotxean 9 saio eskainiko ditue.

Dendetarako Ticketbai aplikazinoa euskeraz ipinteko eskatu dau UEMAk

Bizkaie! 2021-04-26 12:32   Euskerea berbagai

Fakturak eta tiketak euskeraz egiteko modurik ez dago euskeratu bako aplikazinoa instalau ezkero.

Pascal Ramberten 'Maitasunaren itxiera'. Arriaga Antzokia

2021/04/29 - 2021/05/01

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy.

Joar Garatek irabazi dau Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehenengo kanporaketa

Bizkaie! 2021-04-26 07:40   Bertsolaritzea

Nerea Isusik irabazi dau bigarren kanporaketea eta Naia Arrizabalagak hirugarrena.

Gaurkotasunari lotutako zikloa hasiko da Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2021-04-26 10:43   Kulturea

Mikel Reparaz eta Dani Álvarez izango dira lehenengo saioko adituak, bihar. 

Fant-PreFant. 'The ring'

2021/04/29 19:00

Bilboko Golem zinema-aretoetan. |Ikus-entzunezkoak

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-ek hilaren 29an emongo deutso amaierea PreFant zikloari, 1998an estreinautako Hideo Nakataren The Ring filmagaz.  Protagonismo berezia dau filmak FANTen 27. edizinoan, zinemaldiko kartelean omenaldi personala egiten jakolako filmari.

Proiekzinoa 19:00etan izango da eta sartzea doban da baina gonbdapena beharrezkoa da, gehienez sarrera bi personako. Egun berean jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

Fant Zinemaldia maiatzaren 7an hasi eta 16an amaituko da.

The Ring (1998, Hideo Nakata, Japónia, 96 min)

Memoriaren eta pakearen aldeko aldarria zabalduko dabe Gernikatik

Bizkaie! 2021-04-26 08:44   Pil-pilean

Gaur, apirilak 26, Gernikako Bonbardaketearen 84. urteurrena. 

'Nomadland' filmak hiru Oscar irabazi ditu

Bizkaie! 2021-04-26 07:55   Zinemea

Los Angelesen goizaldean izan da Oscar sarien 93. edizinoa, Steven Soderbergh-ek zuzendua.

'Uharte bat Venusen' liburua aurkeztu dau Xabier Amurizak

Bizkaie! 2021-04-26 07:50   Kulturea

Fikzinozko kontakizuna dan arren, bere pentsamendua agertu nahi izan dau.

Joar Garatek irabazi dau Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako I. kanporaketea

Bizkaie! 2021-04-26 07:40

Nerea Isusik irabazi dau bigarren kanporaketea eta Naia Arrizabalak hirugarrena.

'La armadura del rey'

2021/04/26 19:00

Bilbon, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian.

Eider Hurtado eta Ana Pardo de Vera liburuaren egileek eta Blanca Rosa Roca editoreak hartuko dabe parte aurkezpenean. Xabier Lapitzek moderauko dau berbaldia.

Ana Pardo de Vera
 (Lugo, 1974)

Filologia Hispanikoan lizentziau zan eta ondoren Hedabideetan masterra egin eban. Hainbat komunikabidetan lan egin dau, besteak beste, Diario 16, La Voz de Galicia, Tiempo edo El Siglo de Europa eta hainbat irrati eta telebistagaz kolaborau dau. José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuan, Komunikazino aholkulari izan zan Defentsa, Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioetan eta Lurralde Politikako Lehendakariordetzan. 2016. urtetik 2019. urtera bitartean, Público egunkari digitala zuzendu eban; gaur egun, haren zuzendari korporatiboa eta Hartu-emon Instituzionaletakoa da.

Eider Hurtado (Santurtzi, 1982)

Ikus-entzunezko Komunikazinoan lizentziaduna da UPV/EHUn. Kazetari lanak egiten ditu ETBn. 360 grados erreportaje-programaren zuzendaria eta aurkezlea izan da. Ibilbideari irratian ekin eutson, Radio Euskadin eta Onda Vascan, gaurkotasun politikoaren jarraipen berezia eginez. Azken urteotan, ikerketa-kazetaritzan dabil.

Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna. 'Bagara/Somos'

2021/04/26 12:00

Bilboko Udalaren webgunean, online. |Berbaldiak

Bilboko Udalak kanpaina instituzional barri bat jarri dau martxan, Bagara/Somos, gizartea sensibilizetako emakume lesbianen errealidadeaz. LGTBIQ+ arloko politiketan adituak diran Beatriz Gimenok eta Irantzu Varelak egindako webinarra ikusi ahal izango da online, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, hemen

Kanpaina honen bidez, Udalak herritarrak animetan ditu aztertu deien zer zeregin bete daben emakume lesbianek kulturan, hedabideetan eta espazio publikoan era batera edo bestera agertzeko orduan, hor zer ibilbide egin daben, edo zer absentzia eta presentzia izan daben.

Lesbianak ikusgai eta eskubidedun

Apirilak 26an, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, oraindino gatxa da ikusgarritasun hori aldarrikatzea pandemiaren testuinguruan. Lesbianak badagoz egon eta harro egoteko arrazoi asko.

Oraindino be, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak diranean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mueta bat da, emakumeei sexualidade libre eta autonomoa ukatzen jarraitzen dauen gizarte patriarkalean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistemeak darabilen mekanismoa, gizartean sexu eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazino eta indarkeria mueta guztien kontra burrukatzea, lesbianen ikusgaitasuna sustatzen daben politika publikoak beharrezkoak dira eta, batez be, maskulinoa dan LGTBI+ irudimenetik harago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horreek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazoten diranak eta ez diranak. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna zelan bizi gura daben askatasunez erabagi ahal izatea da eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraitzeko egingo dogu lan. Era berean, dei egin nahi deutsegu persona, alkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarraitu deien.

Iban Arantzabal da Tokikomeko presidente barria

Bizkaie! 2021-04-23 13:57   Euskerea berbagai

Lekuan lekuko komunikabideen bateraguneak Ohiko Batzar Orokorra egin dau Eibarren.

'Emakumeak bizkaian. Zelakoak garen eta zelan ikusten gaituen'

Bizkaie! 2021-04-23 13:30   Kulturea

Genero bardintasun erreal eta eraginkorraren helburu horretara heltzeko gure aletxoa da.

Juan Carlos Irizar musikagilea hil da

Bizkaie! 2021-04-23 13:02   Musikea

Konpositorea, pianistea eta zuzendaria izan zan, besteak beste.

Oionen jokatuko da zapatuan 3. final laurena

Bizkaie! 2021-04-23 12:38   Bertsolaritzea

2019ko banakako edizinoko finalista bi dagoz Oionen kantetako: Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea.

 

Txokolatezko 'Guernica' Gernikan

Bizkaie! 2021-04-23 10:48   Kulturea

Datorren domekan, apirilaren 25ean, aurkeztuko dabe Gernikan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)