Amets Arzallus Antia nagusitu da Mauleko I. finalaurrekoan
2021-10-18 08:18 BertsolaritzeaBigarren finalaurrea datorren zapatuan, urriaren 23an, izango da Bardozeko Ezker Paretan.
Xilaba 2021 Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu da Maulen eta bertan, Amets Arzallus Antia bertsolariak finalean kantetako txartela irabazi dau. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 150 bat bertsozale izan dira Mauleko Maule Baithiako aretoan.
Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 526 puntugaz eta finalerako pasea zuzenan lortu dau.
Sailkapena:
Amets Arzallus Antia ..................................526
Maddi Ane Txoperena Iribarren .................498,5
Aitor Servier Etxexurii ................................494
Maddi Sarasua Laskarai ............................477,5
Karlos Aizpurua Etxarte .............................460,5
Kerman Diaz ..............................................454
Xilaba 2021 Bertsolari Txapelketearen bigarren finalaurrea datorren zapatuan, urriaren 23an izango da Bardozeko Ezker Paretan
Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta kantauko daben bertsolariak Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla Urdanpilleta eta Iker Altuna izango dira. Aurkezlea: Pantxika Solorzano.
Sarrerak lekuan bertan erosi daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!