XXIV. Agiña Memoriala, urriaren 23an, Bilbon
2021-10-18 07:50 MusikeaHerri, errai, erro, Andoni Arregiren Oroimenez.
Datorren zapatuan, urriaren 23an, 20:00etan, Bilboko Atxuriko Gizakundearen eleizan, egingo da, Jatorki Abesbatzak antonduta. Ekimen honen helburua, besteak beste, goi-mailako ahots-musikea bultzatzea da, abesbatza 1973tik euskal musika koralaren historian talde militante eta ezinbestekoa izanik. Sartzea doban
izango da.
Agiña Memorial honetan, Jatorki Abesbatzak azken 48 urteotan abestu izan dituan Euskal abestiak berreskuratu ditu. Holan, aurreko edizinoan 1973tik 1980ra bitarteko musikea gogoratu baeban, XXIV.edizino honetan, Jatorki Abesbatzak 1981etik 1990erako tartean abestutako obrak eskainiko ditu.
Gure ondare kultural musikala zabaltzeko konpromezua dogu, batez be belaunaldi barriek ondare hau ezagutu eta bereganatu deien, zuokaz zorretan gagoz, zuok barik gure jarduereak ez leuke indarrik izango; ensaioak berrasmau eta segurtasunari eusteko online egin doguz.
Herri, errai, erro, aurreko edizinoetako goiburuari eutsita, kantuak jaio eta sortu ziran herrira bueltan datoz, gure erraietan dagoz eta taldearen izatearen sustrairik sakonenetan oinarritzen da.
Eskainiko daben ikuskizunean, pandemia honek ekarri deuskun isolamendua baztertzea da asmoa, isolamendutik taldea eregitea (talde txikienetatik hasita talde nagusira). Talde horren loturea euskal musikea da, gure nortasunaren ikurra. Jatorki abesbatzaren kontzertuan Mario Lerena pianisteak be parte hartuko dau.
Jatorki Abesbatza
1973. urtean sortu zan Andoni Arregi Lizarraga musikagile eta koru zuzendariaren eskutik; berau izan zan zuzendaria hil zan urtera arte (1998). Ordutik Marian Urkiolak zuzentzen dau abesbatza.
Jatorkik urteetan zehar lehiaketa ugaritan hartu dau parte, besteak beste, Tolosako nazinoarteko abesbatzen jaialdietan, sortu zanetik Bizkaiko Aste Koral guztietan, Bizkaiko Aldundiak atondutako musika jaialdietan; sarritan goraipatua eta saritua izan da.
Jatorki Abesbatzaren errepertorioa ugaria da: Estilo asko jorratzen ditu eta polifonian eta sustrai tradizionalean oinarritutako musikan eginiko lan bikainagaitik ezaguna da.
Agiña Memoriala izeneko kontzertu zikloa atontzen dau urtero eta bertora gure herriko talde koral eta instrumental garrantzitsuenak ekarri izan ditu.
Urriaren 23ko kontzertua. Egitaraua
1. Agur jaunak (Jose Olaizola).
2. Ikusten duzu (Josu Elberdin).
3. Madrigal (Jesús Guridi).
4. Otoia (Máximo Moreno).
5. Anguleros (Victor Zubizarreta).
6. Urzo Luma (Pablo Sorozabal).
7. Cor Mundum (Felipe Gorriti).
8. Itsasoan (Aita Donostia).
9. Beti maite (Raimundo Sarriegi).
10. Katalin (Tomás Garbizu).
11. Ene izar maitia (Andoni Arregi).
12. Pianorako obra bi:
a. Mirentxu operako baltsea (Jesús Guridi).
b. Amorosa (Jesús Guridi).
13. Sorgin jantzea (Pablo Sorozabalen orkestra eta korurako euskal suitea).
14. Txanton Piperri operako azken ereserkia (Pablo Sorozabal).
15. Kantuz (Alexander Lesbordes).
- Pianoa: Mario Lerena.
- Jabi Zorrotza, dokumentalistea.
- Jatorki Abesbatza, Zuzendaria: Marian Urkiola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!