Laguntza-lerro barri bat Euskadiko zinema-aretoetarako

Bizkaie! 2021-10-15 14:23   Zinemea

200.000 euroko partida bat dakar Eusko Jaurlaritzeak.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan iragarri dauenez, zinema-aretoei laguntzak emoteko deialdi barri bat eskainiko da pandemiaren ondorioz izandako ikusleen beherakadeari eta COVID zabaltzearen kontra hartu diran neurrien ondorioz sortutako kalteei aurre egiteko.

Gure kezketako bat da pandemiak eragindako kalteak arintzea eta kultura-jarduerak bermatzea. Eta horrek zinemeari be eragiten deutso adierazo dau sailburuak bere agerraldian.

Deialdi barri hau 2021eko urriaren 27an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian eta, aurrekoan lez, Europako eta/edo Latinoamerikako filmen proiekzinoari lotuta dago. Ezarritako oinarrien arabera, laguntzea jasoteko, zinema-aretoek 10 estreinaldi eskaini beharko ditue (film europarrak edo latinoamerikarrak) 2022ko martiaren 31 baino lehen eta gehienez 15.000 euro jaso ahal izango ditue 3 areto baino gitxiagoko zinemek eta 25.000 euror arteko babesa 3 areto baino gehiagokoek.

Deialdi honi 2021ean sektore honetara bideratu diran beste laguntza batzuk gehitu behar jakoz, besteak beste, Zinemazale Barriak programea (400.000 euro) edo Zineuskadik zinema- aretoetara bideratzen dituen diru-laguntzak 240.000 eurora arte handitzea.

Jaubetzen gara sektoreak egindako eta oraindino egiten dagoan ahaleginaz eta uste dogu Jaurlaritzea garen aldetik ahalegin horretan lagundu geinkela. Pandemia osoan egin dogu eta egoereak eskatzen dauen bitartean egiten jarraituko dogu, adierazo dau Bingen Zupiria sailburuak Legebiltzarrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu