Julio Sotok batu dau puntu gehien Donezteben

Bizkaie! 2021-10-18 08:56   Bertsolaritzea

Zemendiaren 1ean, Altsasun jokatuko da lehenengo finalaurrekoa.

Julio Soto kantetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zemendiaren 14an, Leitzan jokatuko dan 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekorako txartela eskuratu dau egungo txapeldunak. Gaurkoagaz zarratutzat emon da finalaurenen fasea eta ondorioz, osotu da finalaurrekoetan kantauko daben 18 bertsolarien zerrendea.

Maialen Belarrak aurkeztuta jokatu da laugarren eta azken finalaurena eta Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba seikote horretatik Soto izan da nagusi, Nafarroako Bertsozale Alkarteak Doneztebeko Udalaren babesari esker atondutako saioan.

Julio Sotok eskuratu dau epaileen puntu gehien, 387,5 eta, beraz, saioa irabazi eta Leitzako finalaurrekorako txartela eskuratu dau. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo (335), Iker Gorosterrazu (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267). 

Finalaurrekoak 

Gaur argitu da finalaurrekoetan kantauko daben 18 bertsolarien zerrendea. Lau finalaurenetako irabazleei puntuazinoaren araberako hurrengo 14 bertsolariak gehitu jakez:

Eneko Fernandez Maritxalar
Eneko Lazkoz Fernandez
Joanes Illarregi Marzol
Julio Soto Ezkurdia
Saioa Alkaiza Guallar
Erika Lagoma Pombar
Xabat lllarregi Marzol
Josu Sanjurjo Altzuri
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Alazne Untxalo Erregerena
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Endika Legarra Nuin
Mikel Lasarte Cia
Julen Zelaieta Iriarte
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Patxi Castillo Graciarena
Oier Lakuntza Irigoien

Kontuak kontu, osotu dira finalaurrekoetako hiru saioak, seina bertsolarigaz: Zemendiaren 1ean Altsasun, zemendiaren 6an Berriozarren eta zemendiaren 14an Leitzan. Horreetan, zortzi bertsolari sailkatuko dira zemendiaren 28ko Iruñeko finalera. Ondokoak dira finalaurrekoak:

Altsasu. Zemendiak 1, 17:30ean, Iortia Kulturgunean

Eneko Fernandez Maritxalar
Erika Lagoma Pombar
Xabat Illarregi Marzol
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Endika Legarra Nuin
Oier Lakuntza Irigoien
Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi Goñi

Berriozar. Zemendiak 6, 17:30ean, Entzunaretoan.

Eneko Lazkoz Martinez
Saioa Alkaiza Guallar
Josu Sanjurjo Altzuri
Alazne Untxalo Erregerena
Mikel Lasarte Cia
Patxi Castillo Graciarena
Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga

Leitza. Zemendiakk 14, 17:30ean, Herri Aretoan.

Joanes Illarregi Marzol
Julio Soto Ezkurdia
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Julen Zelaieta Iriarte
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre

Saio guztietarako sarrerak dagoeneko salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu