El Viejo Chimango, RO eta Unai dira III. Hiriko Soinuak lehiaketako finalistak
2021-09-15 09:55 MusikeaFinala irailaren 25ean izango da.
'Madres paralelas', 'El buen patrón' eta 'Mediterráneo' filmak lehian Oscar sarietan
2021-09-15 08:35 ZinemeaUrriaren 5ean jakingo dogu ze pelikula lehiatuko dan.
IX. Bime Pro-k 3.000 profesional baino gehiago erakarriko ditu
2021-09-15 08:17 MusikeaEuropako eta Latinoamerikako musika-industriak batzeko aukerea Bilbon.
Ja! - XII. Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia
2021/10/01 - 2021/10/10
Bilbon.Informazino gehiago hemen.
GetxoPhoto 2021. Alaia Martin eta Imanol Uria bertsolariak
2021/09/18 .
Getxon.Artistak txango gogoangarri batean ezagutu nahi badituzu, izena emon behar dozu. Bisita-programa honetan GetxoPhotoko lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko deuskuez. Jarri zaitez Yogurinha Borova, Alaia Martin, Imanol Uria eta Cristina Lizarragaren esku eta euren erakusketarik gogokoenak ezagutu. Informazino gehiago hemen.
Alaia Martin Etxebeste. 1987. urtean jaiotako oiartzuar bertsolaria da. Ikusentzunezko Komunikazinoan lizentziautakoa, zinemagintza eta irratigintzearen alorretan. EITBko Euskadi Irratiko Zubiak, Barrubiak eta Herritmia programen gidoigile eta esataria, Martin telesailean gidoigile jardundakoa, Sautrela saioan ibilitakoa, Leihoen afasia antzerki kronika liburuaren egilea, eretxi-emoilea eta Bertsozale Alkarteko Transmisino proiektuan irakaslea.
PEN International-en eta Euskal PENen historiaz liburu bi argitaratu ditue
2021-09-14 13:36 KultureaPEN International-aren 100. urteurrenean.
Azken martitzena Arte Eder Museoan udako ordutegiagaz
2021-09-14 13:28 KultureaBilbo hobeto ezagutzeko modu interesgarria da Zazpikaleetan barrenako bisita gidatua.
XII. Ja! jaialdiak nazinoarteko parte-hartzaileak izango ditu
2021-09-14 12:47 KultureaBaikortasuna eta bizipoza sustatzea da helburua.
'Yerma'. MARIA GOIRICELAYA
2021/10/01 - 2021/10/03
Bilboko BBK Salan. |AntzerkiaAntzezlana gaztelaniaz.
'Yerma'. MARIA GOIRICELAYA
2021/09/24 - 2021/09/26
Bilboko BBK Salan. |AntzerkiaAntzezpena euskeraz.
'Egingo dogu eztanda', birearen amaierea dakar ETS taldeak
2021-09-14 11:03 MusikeaIrailaren 24an, Bakioko Kiroldegian, ETS taldeak kontzertua eskainiko dau.
'Guernica Gernikara, herri baten aldarrikapena. Azken Bidaia'
2021/09/18 12:00
Gernikako Pasialekuan. |JardunaldiakGernika Memoriaren Lekuko plataformeak datorren zapatuan, irailaren 18an, eguerdiko 12:00tan, Gernikako pasialekuan (batzar etxearen azpian dagoan plaza nagusia), agerraldia egingo dau Guernica Gernikara, herri baten aldarrikapena. Azken Bidaia kanpainea aurkezteko. Plataformea Gernika Batzordea, Ipes alkartea, Lobak, Gernika Garretan, Sare Gernika-Lumo eta Arrano kultur alkarteek osotzen dabe (informazino gehiago hemen).
Kontuak kontu, 1981ko irailaren 10ean Pablo Picassoren Guernica koadroa Madrilera heldu zan, orain 40 urte. Ordutik han dabe. #GuernicaGernikara ekarteko aldarrikapen kanpaineari ekin eta egitarau bat atondu dabe; esangura horretan, zapatuan, Gernika Batzordearen ekinbidez, Guernica koadroa Gernikara ekartearen inguruko erakusketea zabalduko dabe arkupeetan. Agerraldia amaituta, Sabin Ibazeta (Gernika Batzordea), Maitane Uriarte (Lobak), eta Camino Saiz (Gernika Garretan)-ek egingo dabe berba eta bertan erakutsiko ditue egitaraua adierazoteko kartelak.
Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregiren erakusketeagaz hasi da Bosteko
2021-09-14 09:33 KultureaArrigorriagako erakusketa-aretoan ikusi ahal izango da urriaren 3ra arte.
Bost Jantza Sari Nazional izango dira Bizkaian 2021eko Jantzaldian
2021-09-14 08:58 KultureaBilboko Nazinoarteko 22. Jantzaldia irailaren 23tik abenduaren 5era izango da.
Zinemaldiak 15.000 sarrera saldu ditu lehen egunean
2021-09-14 08:26 ZinemeaDatu honeek publikoa zinema-aretoetara bueltetako gogoz dagozala erakusten dabe.







Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...