2022ko Kaishop kanpainea martxan 'Asko balio dau!' goiburuari eutsiz
2022-05-12 09:56 Euskerea berbagaiKanpaineak bigarren fase bat izango dau Getxon, Bota Prezioa! lehiaketea.
Asko balio dau! izango da herriko merkataritzan euskerearen erabilerea bultzatzen dauen Kaishop, Erosi euskeraz Getxon kanpainearen aurtengo goiburua, Getxoko, Barakaldoko eta Erandioko Udalek, Txorrieriko mankomunidadeak eta Alkarbidek (Bizkaiko euskera zerbitzuen topaguneak) atonduta, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker. Leku guztietan maiatzaren 20ra arteko kanpainearen lehen partearen helburuak izango dira tokiko merkataritzeak dauen tratu personal eta hurrekoa sustatzea eta, aldi berean, euskereak lekuan lekuko merkataritzan dauen garrantzia nabarmentzea: Gure herriko establezimenduek kalidadeko produktuak hur eskuratzeko aukerea emoten dabe, geure beharretara berehala egokitzen dan zerbitzu bati esker eta, bestalde, euskerea danona izanda, gehigarri bat da. Horregaitik asko balio dau jentea euskeraz entzuteak eta berton erosteak merkataritzeari mesede egitendeutsolako. Beste behin be, getxotarrak konbidau nahi ditugu erosketak euskeraz herrian egin deiezan, nabarmendu dau Irantzu Uriarte Euskera zinegotziak.
Dendak eta tabernak eta euskeraz atendidutea gura deben getxotarrak hartu-emonetan jarri nahi ditu kanpaineak, inoiz baino gehiago behar ditue dendek eta tabernek, amaitu dau Uriartek. Momentu honetan Getxon 25.000 bat lagunek erabili leikie euskerea eta 241 establezimendu dira ELS, Euskerearen Laguna Saltokien sareko kide, herritarrei egunerokotasunean euskerea erabili deien animetako. Horreek udal webgunean dagoan mapan ikusi daitekez.
Zabaltzeko publizidade kanpainea atondu dabe, kartelak eta bideo bat izango dituana (buseko markesinak, metroa eta gizarte sareak), herriko merkatari/ostalarien partaidetzeagaz. Gainera ELS dendatan euskeraz eskatzen dabenei poltsak, edalontziak, boligrafoak, koadernoak eta katiluak erregalauko deutsee.
Lehiaketea
Kanpaineak bigarren fase bat izango dau Getxon, Bota Prezioa! lehiaketea izango dalako martxan maiatzaren 23tik bagilaren 12ra. Erregaluz beteta hornidutako eskaparatearen prezio zehatza asmetea da kontua eta hori lortzen dauenak dana eroango dau dau etxera.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!