Martxan da Sormene, euskerazko sorkuntzen plazea
2022-05-12 13:05 KultureaKulturgintzearen transmisinoa bultzatzea da helburu nagusia.
2022ko udabarriari jagokon egitarauari ekin deutso Sormenek, Sorkuntzen Galdakaoko Plazeak. Gaur bertan, maiatzak 12, ikastetxeetako ikasleentzako tailerrak atondu ditue goizean goizetik, eta iluntzean (20:00) publiko guztientzako emonaldia egongo da Kurtzeko plazan: Metrokoadroka konpainiaren Bidaide antzezlana.
Sormeneko arduradunek azaldu dabenez, egitarau aberatsa eta erakargarria atondu dabe, euskerazko kulturgintzearen transmisinoa bermatzeko oinarriak jartea helburu eta emakumea erdigunean dauena. Izan be, Sormenekoen ustez, euskerazko kulturgintzearen barruan transmisinoa da preminarik handiena dauen alorra.
Transmisinoa jardunbide nagusi bitan landuko dabe 2022ko udabarriko egitarauan: adierazpide guztietako euskerazko kulturgintzearen historia eta oraina zabaltzea, batetik; euskeraz sortzeko gogoa eta grina bultzatzea, bigarrenik.
Gaur hasi da Sormene, eta hurrengo egun eta asteetan proposamen ugari eroango ditu Galdakaora. Hauxe da egitaraua:
Da Capo, Galdakaoko Musika Bandea.
Ad Libitum, Galdakaoko Txistulari Bandea.
Maximo Moreno Musika eskolako abesbatzea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!