EAE eta Nafarroan ‘Ama Mu etxera itzuli da’ filma estreinauko dabe

Bizkaie! 2022-05-13 08:14   Zinemea

Zinema Euskeraz programearen barruan dator.

Ama Mu etxera itzuli da filma gaur, maiatzak 13, estreinauko dabe EAEko eta Nafarroako sei zinema-aretok, Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskeraz programaren barruan. Familia osoarentzako suediar filma da, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren umeentzako liburu batzuetan oinarritutakoa.

Film hau, Ilargirantz, Ainbo: Amazoniako gerraria eta Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk filmen ostean, Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programearen aurtengo laugarren estreinaldia izango da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, ume eta gazteei
zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan.

Sinopsia

Zikoina bidaiaria baserrian agertzen dan egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen deutso zer esan nahi dauen benetan etxe berbeak. Zelan egon daiteke ziur bizi dan belardia eta landetxea bere etxea dirala? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean biziteko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten jako lagunari erakustea biziteko leku aproposena ez dauela zertan kanpoan topauko.

Kontuak kontu, ondoko zinema-aretoetan erakutsiko dabe filma: Golem Alondiga (Bilbo) eta Golem La Morea (Iruña), Antiguo Berri (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta Getxo Zinemak (Getxo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu