Gorabide omendu dabe taldearen 60. urteurrenean

Bizkaie! 2022-05-12 08:21   Kulturea

Ana Otaduik alkartearen gizarte-lana eskertu dau.



Bizkaiko Batzar Nagusiak
erakundeak omenaldia egin deutse Gernikako Batzar Etxean Gorabide osotzen daben familia, erabiltzaile, profesional eta boluntario guztiei, alkartearen hirurogeigarren urteurrena dala-eta. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua eta Mahaiko ordezkariak izan dira Batzar Nagusien egoitzan egindako aintzatespen ekitaldian. Bertan, kolektibo horretako berrogeta hamar bat kide be egon dira, Susana Gorbeña Etxebarria presidentea buru zala.

Mende erdi baino gehiagoko bizitzan, Gorabide oinarrizko erakundea izan da adimen-ezintasuna daben personen eskubideak defendiduteko eta kolektibo horren ahalduntzea lortu dau. Sendo eta denpora guztian lan eginez lortu dozue kontzientzia publikoa biztea adimen-ezintasuneko personen biziteari eta familia eta lan-arazoei buruz eta horregaz, aldaketa sozial garrantzitsuak lortu dira azpimarratu dau Otaduik eta lanean jarraitu behar da adimen-ezintasuneko personak guztiz gizarteratu daitezan animau ditu alkarte horren inguruan dagozan persona guztiak.

Beste alde batetik, Gorbeñak, Bizkaiko parlamentuak emondako harrerearen ostean bihotz-bihotzez eskertuta, Gorabideren eta lurraldearen artean dagoan lotura sendoa gogorarazo dau, familien alkarte aitzindaria gara lurraldeko adimen- ezintasunaren mobimentuan. 4.900 familia erabiltzaile, 465 profesional eta 270 boluntario baino gehiagogaz, adimen-ezintasuna daben personen bizi-kalidadea hobetzen eta persona horreek guztiz gizarteratzen laguntzen saiatzen gara, esan dau. Alkartearen helburuen artean adimen-ezintasuna daben personek egin leikien ekarpen guztiari balioa emotea dago, gizarte hobe, bidezkoago eta solidarioagorantz eboluzionetako, etorkizuneko Bizkaia eregiteko eta sendotzeko hain beharrezkoak eta ezinbestekoak diran balioak finkatuz, horreen artean aniztasuna, enpatia, ekidadea eta inklusino osoa.

Itxaso Ormaza Gorabideren erabiltzaileak eskerrak emon ditu bizkaitar guztien etxean egin jaken harrereagaitik: Ilusino handia egiten deusku 60. urteurrena ospatzeko hemen egoteak. Eskerrik asko gau hartzeagaitik. Adimen- eizntasuna dogun personok laguntzak baino ez doguz behar besteen parekoa izateko, danon artean askoz gizarte hobea lortzen ahalegindu behar gara.

Berbaldien aurretik, Batzar Nagusiak erakundeko buruak, Gorabideko berrogeta hamar kide ingurugaz, horreen artean Txema Franco zuzendari gerentea, Gernikako Batzar Etxeak gordeten dituan altxorrak ezagutzeko ibilbidea egin dau. Otadui konbidauakaz –gehienak Gernikako zentroen erabiltzaileak– batera ibili da Batzar Nagusien egoitzearen kanpokaldetik eta barrukaldetik. Konbidauek arreta handiz jarraitu ditue hainbat puntu interesgarritan emondako azalpenak: Gernikako Arbolan, Beirateen Aretoan edo Osoko Bilkuren Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu