'Odoletan' da Huntzaren bideoklip barria

Bizkaie! 2022-05-13 08:28   Musikea

Haritz Harreguyren estudioetan grabau dabe, Arrigurik zuzenduta.

Alderdi estetikoan apustu sendoa egin dau Huntza taldeak bideoklip barrian, giro ilun, pisutsu eta bildurrezkoaren alde. Izenburua bera be, Odoletan, horren erakusgarri da, baita musikarien itxurea be. Berez, kantu hori igazko Ezin ezer espero diskoan (Mauka) plazaratu eban taldeak, baina orain bideo eta guzti dator.

Haritz Harreguyren estudioan grabautako lana da Odoletan, Arriguri zuzendari dala. Aitatzekoa da Nestor Urbieta argazki-zuzendariaren eta Claudia Chocarro arte-zuzendariaren lana be, bideokliparen itxura bereziari ekarpen zabala egin deutse eta.

Oraingoan odolez jantzi dira, beraz, Huntzakoak, zaleei pieza barritzaile bat eskaintzeko asmoz. Trikitixea da oinarrietako bat, betiko lez, baina gitarra indartsuek eta doinu erasokorrek bat egiten dabe bideokliparen estetika apurtzaileagaz.

Ikusi bideoklipa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu