Caosticako Sail Ofizialeko bideoklip eta film laburrak aukeratu ditue

Bizkaie! 2022-05-12 08:42   Zinemea

Hiru kategoria dagoz: Bideozinema, bideoklipak eta animazinoa.

Maite Larburu, Asier Altunak zuzendutako 'Aho arraro' bideoklipean | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten 20. edizinoa egingo dau Caosticak, Film Labur eta Bideoklipen Nazinoarteko Jaialdiak. Lanak bialtzeko epea amaituta, antolatzaileek Sail Ofizialean parte hartuko dabenen zerrendea egin dabe. Euskal sortzaileen ikus-entzunezko ugari dagoz aukeratuen artean, baina baita mundu zabaleko beste herrialde askotatik heldutakoenak be: Brasil, Kolonbia, Kenia, Estadu Batuak... Europakoak be pilo bat.

Hiru kategoriatan banatu dabe 20. Caosticako Sail Ofiziala. Batetik, Bideozinema izeneko atala dago, film laburrena. Horko hautagaien artean dagoz David Perez Sañudoren, Aitor Elorriagaren, Ander Parody eta Pablo Maravi bikotearen, Borja Cresporen eta Iker Maguregiren lanik barrienak. Perez Sañudoren kasua aitagarria da, bere film labur bi sartu diralako Caostican, Vatios eta Au pair.

Beste kategoria bat animazinozko film laburrei jagokena da. Hor be badagoz euskal sortzaileak: batetik, Aitor Oñederraren Ur azpian lore eta Kevin Iglesias eta Pedro Riveroren Los días que (nunca) fueron.

Hirugarren kategoria bideoklip musikalena da. Estilo guztietako musikarientzat sortutako bideoak sartzen dira, eta 20. Caostican, euskal artista ezagunak dagoz zerrendan. Maite Larbururen Aho arraro kanturako Asier Altunak egindako bideoklipa eta Zea Maysen Kuraia-rako Barbara Fernandezek egindakoak adibidez. Hoferen Handia bideoklipa be Sail Ofizialean sartu dabe, Liam McDonnellen lanari esker.

Sail Ofizialeko zerrenda osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu