2023. urtea laburbatzeko 23 berba hautatu ditu UZEI erakundeak
2023-12-20 11:36 Euskerea berbagaiPerraka, zaintza, beef, segregatu, fentanilo, paxmina eta oldarraldi judizial esamoldeak dagoz zerrendan.
Gabonetan Bilbon, antzezlan bi eta 'Teatralidad eta Musicalidad' tailerra
2023-12-20 11:10 KultureaUrtea musika eta antzerkiagaz amaituko da Pabiblioi 6 Aretoan.
Zaldibarren dana prest dago Gabonak kirola, antzerkia eta tradizinoakaz ospatzeko
2023-12-20 10:17 KultureaAbenduaren 21etik urtarrilaren 5era.
Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoa berrinauguretea
2023/12/27 19:30
Zeanuriko Andra Mari parrokian |Musikea
Xabier Urtasun Eraso goi-mailako organistea izango da protagonista
Nafarroako Iruritan 1993an jaioa, organistea, klabezinistea eta musika pedagogoa da. Hainbat garaitako tekla instrumentu askotako errepertorioan interesetan da, besteak beste, pianoa, organoa eta klabezina ikasiz Donostia, Stuttgarten eta Bartzelonan.
Goi Mailako tituluak kalifikazino gorenekaz lortzen ditu: Pedagogia espezialidadean Musikenen (Donostia, 2016); organo espezialidadean Stutgarten (2021); Kodály metodologian espezializau zan (Hungarian eta Argentinan) eta Errioxako Nazinoarteko Unibersidadean (UNIR) Musika Ikerkuntzako Masterra eskuratu dau (2023).
Baxu jarraitua be ikasi dau eta makinatxu bat lekutan jo dau, besteak beste, 2019an Joseph Gabler Nazinoarteko Organo Lehiaketan hirugarren saria jaso eban Ochsenhausen-en (Alemania). Bakarlari moduan kontzertuak eskaini ditu musika ziklo eta jaialdi askotan Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Alemanian, Portugalen eta Hungarian. Hainbat formazinogaz jo dau: Orchestre Symphonique du Pays Basque, Iruñeako Ganbera Abesbatza, EHU-ko abesbatza, Bach Collegium Barcelona, Rutesheimer Kammerorchester.... 2021an Toul-eko (Frantzia) katedralaren 800. urteurrenaren omenez egindako Olivier Messiaen-en organorako obra integralaren grabaketan parte hartu eban.
Gaur egun Donostiako Francisco Escudero Musika Konserbatorio Profesionalean organo irakaslea da eta Musikenen Kodály metodologiako irakaslea.
Horrezaz gan, Orquestra del Miracle orkestra barrokoko kide da, klabezinista eta organista moduan.
Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoa urtebete inguru mutu egon da
2023-12-20 09:28 MusikeaBarrinaugurazinoa gaur, hilak 27, izango da Zeanurin.
Neguburua.
2023/12/22 17:00
Getxon, Azebarri Kultur Elkartean. |BerbaldiakKontalariak: Maddalen Cuñado & Jon Etxebarria. Neguko solstizioko mitoak entzun, olentzero, enborra apaindu, txokolatea...
'Euskaraz zergaitik?'
2023/12/20 19:00
Gtexon, Algortako Azebarri Kultur Alkartean. |Berbaldiak- Testua: Maitane Nerekan Umaran.
- Irudiak: Laurita Siles Ceballos eta Eider Nerekan Umaran.
Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea urtarrilaren 5etik 21era jokatuko da
2023-12-20 08:41 KultureaBikoteak Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde, eta R. de Infante eta R. de Larramendi dira.
Mendi Filmek 21.000 personatik gora batu ditu 2023an
2023-12-20 08:03 KirolaMundu mailako 17 estreinaldi, 57 film proiektatu dira, 4 kontinentetako 15 herrialde ordezkatuz.
'10 urte aurreraka'
2023/12/20 - 2024/02/02
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 ). |ErakusketakAniztasun funtzional psikikoa edo intelektuala daben personei zuzendutako arte-sorkuntzarako Bilbao FormArte guneak hamar urteko ibilbidea ospatzeko erakusketea da: Adrian Alexandrov, Claudia Aguinaga, Irune Arezes, Jonathan Castro, Miguel Cordero, Daniel Esteves, Sonia Fernández, Marisa González, Josu Irigaray, Eider Martín, Gorka Pérez, Mercedes Ruiz, Miren Santiago, Irene Santos, Inés Subijana eta Leire Zelaiaren lanak ikusi ahal izango dira eta bertan talde horren sormen prozesua ikusi ahal izango dabe ikusleek.
Ordutegia:
Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00k arte, astelehenetik barikura.
'Loa eta Laia' euskerazko marrazki bizidunen taldean atal berezia atondu dabe
2023-12-19 13:16 MusikeaGora gure azoka San Tomas eguneko abestia.
San Tomas azokea abenduaren 21ean Bilboko Konpartsen egitaraua
2023-12-19 12:53 Pil-pileanOihana Bartra, Maite Sarasola, Aissa Intxausti eta Paule Loizaga bertsolarien saioa nabarmendu daiteke.
Santo Tomas 2023
2023/12/21 09:30
Bilboko Arenalean. |AzokakBilbon 250 salmahai baino gehiago izaten dira. Gure euskal tradizino eta ohituretan oinarritutako jaia, txiki zein handientzako aproposa, edozeinentzako aisialdirako ekintzak tarteko dirala, baserrietako produkturik onenak eta taloa eta txorizoa ohikoak izaten dira. Trikitixa soinuak edonon entzungo dira eta bertso eta musika taldeen erakustaldiak be ez dira faltako.
Euskadiko topaleku jentetsuenak Arrasate, Azpeitia, Bilbo, Donostia eta Lekeitio dira eta Bizkaia mailan, Bilbokoa da nagusiena. Aitatzekoa da urigune guztietan abenduaren 21ean ospatzen dala baina Arrasaten hurrengo egunean egiten da.
Kontuak kontu, aspaldiko tradizinoa da San Tomas. Bilbon, azokea XIX. mendean ospatu eben lehenengoz. Hasieran salmahaiak Plaza Zaharrean egozan (San Anton eleizearen alboan, egun Erribera merkatua dagoan lekuan). Bertan gainera, Bilboko portua egoan eta, beraz, jentetza handiak batzen zitun gunea zan.
Urteak pasau ahala, uria erabarritzen joan zan eta XX. mende hasierako azokea Plaza Berrian egiten hasi ziran. Gaur egun, Plaza Berrian eta Arenalean egoten dira erakusmahaiak. Aurtengoa 73. edizioa izango da eta abenduaren 21ean ospatzen jarraituko da urte batetik bestera aldatzen doan arren, abenduaren 21ean edo hor bueltan neguko solstizioa izaten dalako, izan be, solstizioak udagoiena amaitu dala esan nahi dau eta, ondorioz, uzta guztia batuta dagoala. Momentu ona da baserritarrentzat batutakoa saltzeko eta datorren urterako kontratuak sinatzeko.
Gabon jaiak hur dagoz eta baserritarrentzat salmenta aukera parebakoa izaten da, uriko jentea azokara hurreratzen baita Gabon jaiotako jateko eta edatekoak erosten.
SAN TOMAS 2023
2023/12/21 09:30
Bilboko San Nikolas plazan, Arenalean. |AzokakAtontzailea: Bilboko Konpartsak.









Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...