Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea urtarrilaren 5etik 21era jokatuko da

Bizkaie! 2023-12-20 08:41   Kulturea

Bikoteak Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde, eta R. de Infante eta R. de Larramendi dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasuna emakumezkoen kirola sustatzea da, erakundeak kirolaren arloan aukera-bardintasunaren aurrean dauen konpromisoa sendotuz. Testuinguru horretan, Leixuri Arrizabalagak, Euskera, Kultura eta Kirol foru diputaduak, Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea aurkeztu dau, pelotariakaz batera. Txapelketea Innpalak atontzen dau Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker.

Diputatuak nabarmendu dauenez, txapelketa hau emakume bikain horreen talentuaren eta trebetasunaren erakustaldia, baita Bizkaiak kirolean ekidadeagaz dauen etenik bako konpromisoaren testigantzea be. Arrizabalagak autortu dau oso garrantzitsua dala emakumeek kirol-diziplina guztietan daben zeregina nabarmentzea, besteak beste, eskupelotan, eta nabarmendu dau emakume horreek, aparteko jokalariak izateaz gan, eredu dirala etorkizuneko belaunaldientzat. Horregaitik, txapelketa hau jokatzen daben pelotariek kontratu profesionala dabe. Leixuri Arrizabalagak berretsi egin dau Bizkaiko Foru Aldundiak emakumezkoen kirola modalidade guztietan sustatzeko konpromisoa eta azpimarratu dau txapelketa hau lurraldeko kirolaren historian aztarna ezabauezina ixten daben emakumeei eskaintzen jaken babesaren erakusgarria dala.

Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea

Txapelketea urtarrilaren 5, 7, 14 eta 21ean jokatuko da Bilboko Bizkaia Frontoian. Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketan lehian ibiliko dira Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde eta R. de Infante eta R. de Larramendi bikoteak.

Torneoaren formatua liga eta finaletakoa izango da; jardunaldi bakotxean partidu bi jokatuko dira 22 tantora. Partidua irabazita puntu bat lortuko dau bikoteak eta galtzaileak, barriz, ez dau punturik lortuko. Ligako lehen sailkatutako biak finalera igaroko dira. Txapelketea urtarrilaren 5ean hasiko da, 18:00etan, Bizkaia Frontoian, Arrizabalaga eta Mendizabal eta R. de Infanteren eta R. de Larramendi bikoteen arteko partidugagaz. Ondoren Aldai eta Capellánek jokatuko dabe Garai eta Gaminderen kontra.

Urtarrilaren 7an, eguerdiko 12:00etan, bigarren jardunaldia jokatuko da, eta urtarrilaren 14an, 12:00etan, hirugarrena. Final handia urtarrilaren 21ean, 12:00etan, jokatuko da Bizkaia Frontoian.

Partiduak ikusteko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi daitekez eta 3 euroan. Edozelan be, Eskupelotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketea Bizkaia Frontoiaren Facebook bidez jarraitu ahal izango da eta ETB1ek urtarrilaren 21eko finala eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu