San Tomas azokea abenduaren 21ean Bilboko Konpartsen egitaraua
2023-12-19 12:53 Pil-pileanOihana Bartra, Maite Sarasola, Aissa Intxausti eta Paule Loizaga bertsolarien saioa nabarmendu daiteke.
Urtero legez, Bilboko Konpartsak kolektiboak egitaraua atondu dau San Tomas azokarako, Bilboko Arenalean, San Nikolas ondoan jarritako gunean. Bertan, goizean goizetik hasiko dira 2024. urterako argitaratutako egutegia saltzen. Irrati saio batek ekarriko deuskuz egun honen inguruko zehetasun guztiak, Bilbo Hiria irratiaren eskutik, hainbat gonbidatugaz eta, eguerdi aldera zabalduko da gune gastronomikoa. Bertan, txarrikia eta indabak probetako aukerea egongo da. Egutegiakaz batera, aukeran, eta jatekoakaz batera, doban, baserriko produktuez osotutako otzarearen zozketarako boletoak salduko dira eta arratsaldean egingo da otzarearen zozketea. Gogoan izan, egutegien salmentatik ataratako diru gure baserri munduko gizarte ekimen bati emongo deutsagula eta aurten Emakume Baserritarren Elkartea (EBEL) izango da onuraduna.
Egunak aurrera egingo dau bertso saioagaz 13:00ean: Oihana Bartra, Maite Sarasola, Aissa Intxausti eta Paule Loizaga ibiliko dira kantuan. 14:30ean gaiteroak izango dogu protagonista eta arratsaldeko 16:30ean plaza jantza saioa Ke Tomas-egaz. 19:30ean erromeria hasiko da Nonbait taldeagaz eta ordu berean, baina La Bolsatik abiatuta, San Tomaseko Bilbo Kantari saio berezia hasiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!