'Loa eta Laia' euskerazko marrazki bizidunen taldean atal berezia atondu dabe

Bizkaie! 2023-12-19 13:16   Musikea

Gora gure azoka San Tomas eguneko abestia. 

Atal barri horretan gure herriko nekazal azokak omendu nahi izan ditugu. Horrezaz gan, nekazariak, abeltzainak, baserritarrak eta produktoreak urte osoan egiten daben lana goraipatu nahi dogu. Gure ohiturak belaunaldiz-belaunaldi igaroteko, etxeko txikiakaz batera, erritmo biziko abesti jantzagarria da.

Gora gure azoka - Loa eta Laia (2023) - Paraxut Produkzinoak

Abenduaren hogeita batean
San Tomas eguna ospatzen dugu,
gure herriko ohitura zaharra
urtetik urtera.

Menditik kalera,
kortatik plazara,
garaian garaikoa,
bertatik bertara.

Txalo, txalo, txalo, txaloka
Txalo, txalo eta bueltaka.
Txalo, txalo, txalo, txaloka,
gora gure azoka!

Zapia eta abarkak jantzita,
ogia, taloa eta txistorra,
txiki eta handiak batera,
ederra giroa.

Txalo, txalo, txalo, txaloka
Txalo, txalo eta bueltaka.
Txalo, txalo, txalo, txaloka,
gora gure azoka!

Urte osoan babes ditzagun,
nekazariak, baserritarrak,
lurra landu eta maitatzen dutenak,
egunetik egunera.

  • Interpreteak: Ane Martínez y Leire Aparicio.
  • Moldaketa musikalak: David Sánchez Damián.
  • Zuzendaritza grafikoa, gidoia, ilustrazinoa eta animazinoa: Paul Caballero.
  • Koordinazinoa, gidoia, musikea eta berbak: Josu Bergara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu