Zaldibarren dana prest dago Gabonak kirola, antzerkia eta tradizinoakaz ospatzeko
2023-12-20 10:17 KultureaAbenduaren 21etik urtarrilaren 5era.
Gabonetako egitaraua Mari Domingi eta Olentzerori abenduaren 21ean liburutegian emongo jakezan gutunen zozketeagaz hasiko da.
Antzerkia izango da programazinoko protagonistetako bat, izan be, abenduaren 22ko Olentzerori... zer gertatzen da? eta 29ko Hondamendia antzezlanakaz gozetako aukerea egongo da.
Kirola be presente egongo da abenduaren 21eko III. Olazar emakumeen pelota eta XXXVI. Olazar pilota txapelketakaz. Finalak abenduaren 31n izango dira.
Horrezaz gan, egun horretan urtea ondo amaitzeko arratsaldeko 17:00etatik aurrera San Silvestre lasterketa tradizionalaren IX. edizinoa izango da. Eta urtero lez urte barriarri ondoetorria emoteko Santamarinazarreko igoerea egingo da.
Abenduaren 26an, San Esteban eguna ospatuko da 18:00etatik aurrera eskolako frontoian.
Bestalde, Gabonetako Umeen Parkea abenduaren 27an eta 28an edegiko da eskolako kiroldegian, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Baina Gabonetako egun garrantzitsuenetako bat abenduaren 24a izango da, eguerdiko 12:00etan Olazar kalean Mari Domingi eta Olentzerori harrerea egiteko egun berezia izango baita. Bertan ondoetorri jaia egongo da San Martin plazan eta hor gutunak eta txupeteak zuzenean emoteko aukerea be ez dabe galduko txikitxuenek.
Egitaraua urtarrilaren 5ean amaituko da, San Andreseko Agarre parkean hasiko dan Erregeen Kabalgateagaz, arratsaldeko 18:00etan.
Denpora-pasarako jostailuak edo jostagarriak batzeko gabonetako kanpainea
Zaldibarko Udalak jostailuak batzeko Gabonetako kanpaineari ekin deutso, arazo ekonomikoak dituen Zaldibarko familien artean banatzeko, Gabonetako jai horreei begira.
Jasotzeko egunak abenduaren 20 eta 21 izango dira eta jostailuak hezitzaileak, gerrakoak ez diranak eta sexistak ez diranak izango dira eta oso egoera onean egon beharko dabe, osorik, itxura onagaz eta funtzionetan dabenak, apurtutako elementurik barik edo gastau bakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!