'Kantatzen Duten Herriak 2023’

2023/03/22 - 2023/03/24

Bilbon eta Leioan. |Jardunaldiak

Kantatzen Duten Herriak, musikeari buruzko jardunaldiak seigarren aldiz egingo dira martiaren 22, 23 eta 24an Bilboko Hezkuntza eta Arte Eder fakultadeetan eta Leioa Erandio eremua – (Sarriena auzoa, z/g). Ekitaldi guztiak doban dira.


Egitaraua:

Martiak 22: Bilboko Hezkuntza Fakultadeko ekitaldi-aretoan.

• 10:35 – 13:00: Komunikazinoak.

Bilboko Hezkuntza Fakultateko kafetegian.

• 13:00: Kontzertua: Maddi eta Igor Atila Txiguagua (akustikoa) + DJ Deafman

Martiak 23: Bilboko Hezkuntza Fakultatea, ekitaldi-aretoan.

 12:00 – 13:30: Mahai-ingurua: Reguetón eta gaizki ikusitako beste musika batzuk, estereotipoaren eta subertsioaren artean.

Bilboko Hezkuntza Fakultateko kafetegian

 13:30 – 16:30: Set & Concerts
Arte Ederren Fakultatea (2. eraikina) – Proiekzino aretoa

 17:00 – 18:30: Mahai-ingurua (Aiora Renteria, Zea Mays). Bilboko Hezkuntza Fakultadeko kafetegian.

 18:30: Dj Set: Tronis

Martiak 24: Bilboko Hezkuntza Fakultadeko Juliana Agirrezabala aretoan.

 9: 00 -10: 30: Dokumentala: Queercore, How To Punk A Revolution.

 11:00 – 13:00: Komunikazinoak.

 13:00: Kontzertua: Flamenkoa arte bizia da. Hitzak: Felipe Lara El Extremeño

'Pedro Maisuaren Erretaulea'. PER POC + BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOA

2023/03/24 19:30

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Musikea

Bilbao Orkestra Sinfonikoak txotxongilo, kantari eta ganbera-orkestrarako konposizino eszeniko hau interpretauko dau, Manuel de Fallak sortu ebana, Kixoteren kapitulu batean oinarrituta. Per Poc konpainiak Cadizko konpositorearen jatorrizko ikuskereari eutsiz sano fidela dan bersinoa dakar. Txotxongiloak neurri naturalekoak dira eta Mikeldi Atxalandabasok (Pedro maisua), Nora Intxaustik (Trujamán) eta José Antonio
López (On Kixote) jarten deutse ahotsa.

Eduardo Chillidaren Ondorengotzeak haren eskulturen katalogoaren 4. liburukia argitaratu dau

Bizkaie! 2023-03-24 08:52   Kulturea

Mendeurrenaren testuinguruan plazaratu dabe.

'Alarma'. SU TA GAR

2023/03/24 21:00

Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan. |Musikea

SARRERAK AGORTUTA

Martiaren 25ean, Laudion, Arabako Bertso Kuadrillarteko finala

Bizkaie! 2023-03-24 08:19   Bertsolaritzea

Laudio BHI intstitutuko kiroldegian izango da bazkaria, ostean Intsixu taldearen txandea eta amaitzeko finala izango da arratsaldeko 17:00etan.

Al Di Meola, Jazzmeia Horn, Marc Ribot...

Bizkaie! 2023-03-24 08:04   Musikea

Getxo Jazz 2023, bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra.

'Domeketan bizikletea'

Bizkaie! 2023-03-24 08:00   Kirola

Apirilaren 2an eta 23an hainbat jarduera izango dira Bilboko Arenalean.

ZirTok: Umore errimatuaren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2023-03-23 13:30   Bertsolaritzea

Maiatzaren 31ra arteko epea dago bideoak sortzeko aukerea.

'Tetuan' filma aurkeztuko dau Iratxe Fresnedak

2023/03/24 20:00

Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3). |Ikus-entzunezkoak

'Esna'. MARIE DE JONGH & DOOS COLECTIVO

2023/03/26 12:30

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. |Antzerkia

BENITO LERTXUNDI

2023/04/22 20:00

Durangoko Ezkurdi frontoian. |Musikea

'English folk song suite'. BILBOKO MUSIKA BANDEA

2023/03/24 18:30

Bilboko J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan. |Musikea

Bilboko taldeak Ralph Vaughan Williams ingeles konpositore handiaren English folk song suite lanaren mendeurrena ospatuko dau. Vaughan maisua XX. mendeko banda-literaturako erreferentziazko autorea da.

COMMANDO 9MM

2023/04/22 22:00

Barakaldoko Mendigo Aretoan. |Musikea

 

BBK Bilbao Music Legends. THE CULT

2023/06/23 .

Bilbao Arenan. |Musikea

Sarrerak hemen.

'El nadador de aguas abiertas'. K PRODUKZINOAK

2023/03/24 20:30

Leioako Kultur Aretoan. |Antzerkia

'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'

2023/03/17 - 2023/05/07

Leioako Kultur Aretoan. |Erakusketak

Bizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.

Guggenheim Bilbao Museoak beharginentzako Ecoalf uniforme barriak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2023-03-23 09:49   Kulturea

2023an jasangarritasuna da Museoaren jardunaren zeharkako ardatza.

Larrabetzuko XX. Txakolin Eguna

2023/04/02 12:00

Larrabetzun. |Azokak

Txorierriko txakolinaren aurkezpena eta probetako aukerea egongo da.

Azokan, txakolinaren 7 produktorek parte hartuko dabe:

BASALBEITI (Lezama).
Erdikoetxe (Lezama).
Garkalde (Lezama).
Gorka IZAGIRRE (Larrabetzu).
Magalarte (Lezama).
Magalarte Zamudio.
SASIKOETXE Larrabetzu.

12:00etan brindisa egingo da. Iñaki Suarez, Larrabetzuko soumilierrak brindisa zabalduko dau.

Horrezaz gan, beste 12 postu egongo dira: artisauak, gaztai-saltzaileak, talogileak...

Kopak 1,5 euroan salduko dira eta kopa bakoitzetik, Udalak euro bat emongo deutso Larrabetzuko Bizkargi Jantza taldeari.

Hasi da Frantziako Tour-eko urtekera handirako 100 eguneko atzerako kontaketea

Bizkaie! 2023-03-23 09:15   Kirola

Kalakan-ek eta Bilboko Koral Alkarteak girotu eben hasierea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)