Arte Garaikidearen eta arkitekturearen arteko loturak aztergai

Bizkaie! 2024-01-03 08:04   Kulturea

Gasteizeko Artium Museoak atondutako ikastaroak dira.

Arte Garaikidearen, arkitekturearen eta espazioaren arteko topaketak ardatz hartuta, alkarrizketak eta aukerak Ula Iruretagoiena arkitektoak eta Miren Vadillo Artearen Historian doktoreak zuzenduko ditue.

Ikastaroko hizlariak izango dira, gainera, Virginia López de Maturana, Ion Arregi eta Martín Ferrán, Garazi Ansa, Onintza Etxebeste, Iskandar Rementeria eta Estibaliz Sádaba.

Zortzi saio izango ditu guztira, urtarrilaren 16an hasi eta martiaren 19ra arte eta izena emoteko epea zabalik dago.

Aitatu ikastaroa atondu dau, gaur egungo arteari buruzkoa, hain zuzen be, gai horri buruzko ezagutzak sakontzeko interesa dauen edonori zuzendua eta unibersidadearen munduko espezialista handiek emona: Miren Vadillo Artearen Historiako doktorearen eta Ula Iruretagoiena arkitektoaren zuzendaritzapean, oraingo honetan, arte garaikidea eta arkitekturea hartu-emonetan jarri eta espazioa ulertzen laguntzeko moduetan sartzea proponoduten da ikastaroan.

Kontuak kontu, 2024ko urtarrilaren 16tik aurrera, martitzenero izango dira zortzi saioak.

Egitaraua

1. saioa - urtarrilaren 16an, Ula Iruretagoiena eta Miren Vadillo. Ikastaroa eta edukien aurkezpen saioa.

2. saioa - Urtarrilaren 23an, Virginia López de Maturana: Oroimenerako tokiak Gasteizen.

3. saioa - Zezeilaren 6an, Haiek (Ion Arregi & Martín Ferrán). Eskoratzen bat.

4. saioa - Zezeilaren 13an, Garazi Ansa: Elkarrekin ehotako elkarrizketak. Museoak zeharkatzen dituzten gurputzak.

5. saioa - Zezeilaren 20an, Onintza Etxebeste: Arkitektura hedatuaren narratibak.

6. saioa - Martiaren 5ean, Iskandar Rementeria: Paisaia (kulturala) desnaturalizatzea. Gogoeta bat Euskal Herriko Artea abiapuntu hartuta.

7. saioa - Martiaren 12an, Estíbaliz Sádaba: Azpikoz gain jarritako espazioak.

8. saioa - Martiaren 19an, Ula Iruretagoiena eta Maite Vadillo: Ibilaldia Artium Museoaren espazio publikoan.

Urtarrilaren 16tik martiaren 19ra, martitzenero, 18:00-20:00 (urtarrilak 30 eta zezeilak 27 kenduta).

Artium Museoaren adiskideak eta Artearen Historia eta Arte Ederretako ikasleak, doban. Gainontzeko ikasleak: 25 €. Prezio orokorra: 60 €


Izena emoteko epea zabalik dago —online eta museoko leihatilan— eta programa osoa Artium Museoaren webgunean konsultau daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu