Gernikako Bakearen Museoak 60.562 bisitari erakarri ditu 2023an
2024-01-02 12:39 Kulturea2022an baino % 35 gehiagok, eta marka guztiak gainditu ditue.
7.148 bisitari izan dira Euskadikoak, 16.307 Estadukoak, 31.779 Europarrak (20.000 frantziar baino gehiago nabarmentzen diralarik), 960 Asiatik, 446 Ozeaniatik eta 35 Afrikatik.
608 taldek baino gehiagok bisitau dabe museoa harrera-agentzien bidez eta 407 taldek eta mundu osoko ikastetxeetatik. Era berean, 43 hezkuntza-tailer eta udaleku egin dira.
Horrezaz gan, 157 ibilbide gidatu baino gehiago egin dira (Memoritour Gernika, 4 ibilbide ezbardinetan: Babeslekuak, Picasso eta Guernica, berreraikuntza eta gerrako korrespontsalak eta 2.560 personak baino gehiagok parte hartu dabe gidatutako ibilbide horreetan.
Bestalde, 2023an, jarduera hezitzaileak, tailerrak, ospakizun, Domekak familiartean eta udalekuak be izan dira, baita aldi baterako erakusketa garrantzitsu bi be: Emakumeak eta haurrak gerran dagoen Europa batean eta Memoriartean II: Euskal letren bonbardaketea, jente ugari erakarri dabenak.
Era berean, museoak Europako hainbat proiektutan eta nazinoarteko mintegitan parte hartu dau, besteak beste, Remenchild eta Making Stories ezagunetan, 25 partner baino gehiagogaz lankidetzan. Bitartekarien Eskola Iberoamerikarraren 3. edizinoan memoria-leku eta guneetan (2023ko maiatza-bagila), Txile, Argentina, Peru eta Mexikoko museoakaz lankidetzan. Bakearen Museoei buruzko Nazinoarteko Kongresuan, Uppsalan (Suedia), Gerra Zibilean italiar parte-hartzeari buruzko nazinoarteko mintegian (2023ko zemendiaren amaieran, Granollersen eta Bartzelonan), Eurom-egaz, Ajuntament de Granollersegaz eta Euskadi, Katalunia, Espainia eta Italiako hainbat alkarte eta erakundegaz lankidetzan.
Eta museoak bere dibulgazio-lanagaz jarraitu eban sare sozial eta hedabide ugaritan eta bere ikerketa-lanagaz (Gernikako Bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentroaren bitartez) Espainiako hainbat artxibotan.
2023an jorratutakoaz egindako laburpen horren ondoren, Gernikako Bakearen Museoak ondoetorria emoten deutso 2024 urteari zenbait aldi baterako erakusketa interesgarri bi atonduta: Gurseko kontzentrazino-esparruari buruzko aldi baterako erakusketea, Josu Chueca historialariaren komisariotzapean (2024ko zezeila-apirila); Xaber Erkiziak (2024ko apirila-garagarrila) egindako memoriArtean III proiektua alarma antiaereoen eta soinuei buruzkoa; eta Fernando Sánchez Castillo artista ezagunaren erakusketea, arteari eta memoriari buruzkoa (2024ko garagarrila-abendua).
Museoak nazinoarteko hainbat mintegi atontzen kolaborauko dau: Ondare artitiskoa eta gerra zibilari buruzkoa (2024ko apirila), gerran italiar parte-hartzeari buruzko III. Topaketan (2024ko udaghoiena), memoria eta turismoko lekuen II. Topaketan (2024ko udagoiena), Oroimenerako tokietako bitartekaritzako IV. Eskola iberoamerikarrean (2024ko maiatza-bagila) eta EHUko MHLIk atondutako Guernica/Gernikak biltzarrean (2024ko bagila) parte hartuko dau, baita Europako mintegi bitan be: Rememchild (Madril, 2024ko martia) eta Making Histories (Txipre, 2024ko zemendia). Bisitari kopuru handia ikusita, museoak ordu bi gehiago izango ditu zabalik ateak neguko ordutegian:
Urtarrilaren 30erarte museoa zarratuta egongo da urteko mantentze-lanakaitik.
Zezeila + zemendia eta abendua (neguko eta udako ordutegiak):
- Astelehenetan, zarratuta.
- Martitzenetik barikura 10.00-18.00.
- Zapatuetan, 10.00-14.30/16.00-18.00.
- Domekatan, 10.00-14.30.
- Martitik urrira (udako ordutegia): Egunero zabalik.
- Astelehenetan: 10.00-14.30
- Matitzenetik zapatura: 10.00-19.00
- Domekatan: 10.00-14.30
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!