Diversitours-Aniztasuna Tours Bilbon 2024ko lehen seihilekoan
2024-01-02 08:40 KultureaLehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleentzako jarduerea.
Proiektua KoopSF34 alkarteak sustatuta, helburu da uriko kultura-aberastasuna eta aniztasuna erakustea, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako auzotarren euren eskutik.
Bilboko Udalak kulturarteko ibilbide gidatuak egingo ditu 2024ko urtarriletik bagilera uriko ikastetxeentzako ikasleentzat, Bilbo Kulturarteko Hiria III. Planaren barruan dagoan eta KoopSF34 erakundeak sustatzen dauen Diversitours-Aniztasuna Tours hezkuntza-programearen barruan.
Holan, uriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleek kulturarteko bisita gidatuak egin ahal izango ditue auzotarren euren eskutik. Gidariek beren komunidadeen historia erakutsiko deutse ikasleei, Bilboko auzoetako adierazpen sozial, ekonomiko eta kulturalen aniztasunaren bitartez. Bilbon bizi diran persona horreen esperientziari esker, ikasleek migrazinoen historia eta kulturen arteko bizikidetzea ikasi ahal izango ditue auzoetan –Bilbo Zaharrean, San Frantziskon edo Zabalan, besteak beste–.
Diversitours-Aniztasuna Tours kulturarteko hezkuntza-programan parte hartu nahi daben ikastetxeek telefonoz berbatu leikiez bisitak (641 273 297 eta 692 223 326) edo mezu elektroniko bat bialduta helbide honetara: diversitoursbilbo@gmail.com. Udalak ezarritakoaren arabera, ikastetxe bakotxak bisita bi egin ahal izango ditu, parte-hartze orekatua eta askotarikoa bermatzeko uriko ikastetxe guztien artean.
Azken urteotan, Bilboko Udala lanean dabil berariaz autortzeko migratzaileek uriaren hazkundeari eta garapen jasangarriari egiten deutsen ekarpen positiboa; esangura horretan, zenbait ekimen atontzen dabil Bilbo Kulturarteko III. Planaren barruan, besteak beste, Diversitours-Aniztasuna Tours hezkuntza-programea, Zurrumurruen kontrako Estrategia, Udaleko Immigrazino Kontseilua eta Erlijino Aniztasunaren Partaidetzarako Mahaia.
Hain zuzen, 2023an, Bilbo saritu dabe Diversitours ekimenari esker Eurocities 2023 sarietan, Giza mobikortasun globaletik tokiko komunidadearen kohesinora kategorian. Gainera, Bizkaiko uriburuak Estaduko eta Europako sareetan parte hartzen dau, besteak beste, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hirien Europako Sarean, Kulturarteko Urien Estaduko Sarean (RECI), Europako Kontseiluaren kulturarteko integrazioari buruzko Adituen Batzordean (ADI-INT) eta Eurocities-en Migrazinoaren eta Integrazinoaren inguruko Lantaldean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!