'Goitik behera, Beheko Kanpalekuan gagoz'
2024-01-02 07:45 KirolaMaterial asko eroan dogu C2tik C3ra eta daborduko beharrezko material guztia C3n dago.
Alexek Lehenengo Kanpamentuan dagozala baieztatu dau. Talde bitan ekin deutse gorantz, Lehenengo Kanpamenturantz: Alde batetik, Mattiak eta Andresek eta bigarrenean, barriz, Alexek bakarrik egin dau beste sherpa talde batek hurretik jarraituz. Beste talde bat Oinarrizko kanpamenduan geratu da C2ra zuzenean igoteko. Meteorologia gure alde dagoela autortu dabe, eta C1ean azken aldian baino hotz gitxiago egiten dauela
Karga larregi lepoan eta altueran izan ditugun haize bolada gogorrakaz, beherantz egitea erabagi dogu (1.500m positibo, 20kg baino gehiago motxilan eta 2.500m negatibo).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!